Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #AvanzamosPSE

Idoia Mendia: “Euskadi oso plurala da, ezberdinen arteko adostasunaren beharrean da aurrera egiteko"

1. argazkia
Idoia Mendia interviene en Foro Interinstitucional 2020 Activa Euskadi | foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak ezberdinen arteko akordioak defendatu ditu gaur, eta ohartarazi egin du alderdi batzuek nortasuna ulertzeko moduaren arabera euskal herritarrak sailkatzeko duten tentazioaz. “Euskadi oso plurala da, ezberdinen arteko adostasunak behar ditu aurrera egiteko, guztiok bertakoak senti gaitezen; euskal gizartea asko sufritutakoa da iraganean, bazterketagatik. Ezin dugu onartu etorkizunean tentazio baztertzailerik egotea, herritarrak euren nortasun sentimenduen arabera sailkatzeko joera hori", azaldu du.

Soilik PSE-EE indartsuago batekin izango da #Euskadi indartsuago etorkizuneko bere erronkei arrakastaz heltzeko. 
Eta, horretarako, erakundeetan lan egiten duten kide guztien lankidetza behar dut, euren ideiak ekarri ditzaten aurtengo EuskadiAktibatu2020 #AurreraGoazPSE pic.twitter.com/CG4jL4OnxR honetara

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) January 11, 2020

PSE-EEko erakundeetako arduradunek hartu dute parte Gasteizen euskal hauteskundeetarako kanpainaurreari hasiera emateko burutu den Euskadi Aktibatu 2020 Foroan. Kanpainak “Aurrera Goaz” izango du lema. Alkateak, hiru hiriburuetako udal-bozeramaileak, batzar nagusietakoak, foru diputatuak, Eusko Jaurlaritzako sailburuak, diputatu eta senatariak, Gobernuaren ordezkariak eta Eider Gardiazabal europarlamentariak, besteak beste, hartu dute parte topaketa honetan, “Euskadi Aktibatu 2020" zigiluarekin programatutakoetan lehena, hain zuzen.