Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Diputazio Iraunkorraren bilkura

“Erantzun sozial bat eman beharra dago ostalaritzan, merkataritzan eta turismoan diru-sarrerei eta enpleguari eusteko”

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, erakunde guztietako baliabideak birzuzentzea eta ekonomia berreskuratzeko plan bat lantzen hastea eskatu du.

1. argazkia
Idoia Mendia, en el transcurso de una intervención anterior en el Parlamento Vasco. | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia erakunde guztien lehentasuna “erantzun sozial” bat izatearen alde azaldu da, etxeetako diru-sarrerei eusteko eta enpresei laguntzeko, baita ostalaritza, merkataritza eta turismoaren sektoreekin lotutakoei ere, COVID-19aren krisiaren lehen unetik izan baitira kaltetuak.

Erakunde guztietako baliabideak berriro zuzendu behar ditugu eta Ekonomia Suspertzeko Plan bat lantzen hasi behar dugu.
Erantzun sozial bat eman beharra dago ostalaritzan, merkataritzan eta turismoan diru-sarrerei eta enpleguari eusteko.#OrainElkartutaBorrokatzeaDagokigu pic.twitter.com/JgK1OEiB0f

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) April 17, 2020

“Geure gain hartu beharko dugun erakunde guztien gastuaren birbideratze horretan, sozialistok oso argi daukagu lehentasuna arlo soziala izan behar duela, etxeetako diru-sarrerei eusteko, eta era guztietako enpresei lagundu behar zaiela enplegua ahalik eta azkarren lehengoratu dadin", azaldu du Idoia Mendiak Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorraren bilkura telematikoan izandako debatean.

“Aldundien eta gure udalen zuzeneko inplikazioa behar dugu, edozein dela ere zuzentzen horiek zuzentzen den alderdia. Ondo bideratu behar ditugu guztien baliabideak. Orain dela aste pare bat, lehendakariak suspertze ekonomikorako plan bat aurreratu zuen. Hori lantzeari ekin behar diogu, atzerapenik gabe”, eskatu du Euskal Sozialisten idazkari nagusiak.

Sektore horiek enpleguan eta, horrez gain, gizarte kohesioan duten eragina nabarmendu du Idoia Mendiak. “200.000tik gora langile eta autonomo lanik edo negoziorik gabe geratu dira egun batetik bestera, baina ezin dira geratu baliabiderik gabe. Sektore horiek giltzarri dira, ez bakarrik enpleguan eta aberastasunean duten eraginagatik, gizarte eta lurralde kohesiorako elementu bat gehiago direlako baizik”, azpimarratu du.

Eta, azaldu du beharrezkoak izango direla bonuen bidez kontsumoaren pizgarrirako neurriak, baina horren aurretik "normaltasun berrira nola zuzenduko garen jakin behar” dugula eta “Ogasunak eskuragarri izango ditugun baliabide ekonomikoari buruzko datuak azaldu eta lehentasunak berrantolatu” beharko dituela.

Idoia Mendiak berretsi du Alderdi Sozialistak jarrera erabatekoa duela, orain eta gero, baliabide eta asmo guztiekin kontatzeko. “Uste dut, gainera, herritarrek ez luketela ulertuko bestelakorik, ez luketela ulertuko elkarlanean ez aritzerik, diferentzia politikoen gainetik", ondorioztatu du.