Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urria 2018

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: "Guztiak aintzat hartuko dituen irtenbide bat beharrezkoa da Katalunian. Ez gaitezen fronte-gerran tematu"

PSE-EEko idazkari nagusiak ziurtatu du Euskadik "ez duela ezer imitatzekorik", eta "arazoak sortu beharrean konpondu egiten dituen" klima politiko bat goretsi du

1. argazkia
Idoia Mendia junto a Mikel Torres en el 8º Congreso del PSE-EE de BIzkaia

Idoia Mendiak, Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Mariano Rajoyri aurpegiratu dio Kataluniako krisian epaileen eta polizien atzean gorde izana; izan ere, hilabeteak zeramatzan geldirik, eta ondorioz, gaur egungo egoerara heldu gara. "Independentistek erakunde katalanak bahitu izana kritikatzen lehena naiz, baita haien praktika antidemokratikoak ere. Baina, irmotasun berarekin PPren gobernuaren jarrera salatzen dut, eskuak gurutzatuta egon baita, eta esku-hartzeko ordua iritsi denean, epaileen, polizien eta Espainiako Erregearen atzean gordeta egin baitute", egiaztatu du.

Bizkaiko PSE-EEko VIII. Kongresuaren amaiera-ekitaldian, Idoia Mendiak orain arte egindakoa arriskuan jartzea ekidingo duen irtenbide bat defendatu du. "Kontua ez da ea nork lortzen duen jende gehien ateratzea kalera, irabazi duzula esateko. Mahai batean eseri eta guztiei arreta jarriko dien irtenbide bat bilatzean datza kontua. Ez gaitezen fronte-gerran tematu", azaldu du.

Kontrapuntu gisa, Euskadin dagoen klima politikoa nabarmendu du, baita Euskal Sozialistek orientatutako herritarren interesa lehenesten duen politika ere: "Mingarria da burukide nazionalistak prozesu katalan batek ematen duen ilusiori eta sortzen duen ereduari buruz hitz egiten ikustea; izan ere, eragiten duen gauza bakarra da kalean lehia, segurtasun juridikorik eza eta gizarte-haustura sortzea. Berdin zaie gizartea bitan zatituta ikustea. Berdin zaie orain enpresa handiek banan-banan alde egingo dutela esatea. Horri dagokionez, ez dugu ezer imitatzekorik".

Idoia Mendiak PSE-EEren lurraldeko hiru kongresuetan parte hartu du goiz guztian zehar, eta honako zuzendaritza-organoak hauek aukeratu dituzte: Eneko Andueza (Gipuzkoa), Cristina González (Araba) eta Mikel Torres (Bizkaia). Hiru lekuetan, Euskadin gobernagarritasun-akordioak defendatu ditu.

"Euskadiko politika publikoei orientazio berri bat ematen ari gara. Sozialiston ukitua hiru sailen kudeaketaz haratago doa. Gizarte-politika guztietan dago, ekonomia sustatzeko ahalegin guztietan, baita herrialde honi ematen ari garen erreforma-nahi guztietan ere. Sozialisten ukitua litzateke bermatzea euskaldunek bere arazoak konpontzean arreta jartzen duen eta kezka berriak sortuko ez dituen gobernu bat izatea, eta, horrez gain, saihestea EAJ Bilduren eskuetan jartzea eta haustura jolasetan nahaspilatzen hastea, beste aukera bat edukiko ez balu bezala beti egiten duen moduan," nabarmendu du.

PSE-EEko idazkari nagusiak gogorarazi du orain dela 81 urte, gaur bezalako urriaren 7 batean, Euskadiko lehen gobernua sortu zela. Gobernu hori nazionalistena, ez-nazionalistena, sozialistena eta errepublikarrena zen, kidetzapen ideologiko ezberdina zuten pertsonena, herrialde guztiari arreta emateko.

 

Hori demokraziaren, askatasunaren, gizarte-justiziaren eta legezkotasunaren printzipioetan oinarritutako proiektu bat izan zen, guztien bizikidetza nahi zuen proiektu plural bat, milizianoek eta gudariek babestuta, eta, aldi berean, diktadura frankistan gure arbasoek faltan bota izan zutena, eta Ramón Rubial lehendakariaren eskutik berreskuratu ahal izan genuena. ETAren terrorismoa baztertzen saiatu zen proiektu bat izan zen, eta gaur egun baino ez dugu lortu hura berrestea, ideiengatik inor mehatxatuta sentitu gabe. Ezin dugu hori alferrik galdu. Ezin dugu konkistatutakoa alde batera utzi", argudiatu du.