Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urria 2018

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Ramón Rubial Fundazioaren Prestakuntza-Eskola

Idoia Mendiak gainerako alderdiei eskatu die "konplexurik gabe akordioak egiteko" herritarrei erantzunak emateko

Lider sozialistak Rubial Fundazioaren Prestakuntza-eskolaren inaugurazioan parte hartu du

1. argazkia

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak babestu du “zalantzak dituzten” eta “inkestei edo herritarrei begiratu ez dakitenen aurrean”, Euskal Sozialistok “argi” dugula, eta “herritarrei erantzunak emateko konplexurik gabe akordioak egitearen” alde apustu egiten dutela.

Mendiak baieztapen horiek egin ditu Eibarko (Gipuzkoa) Ramón Rubial Fundazioaren Prestakuntza-Eskolaren inaugurazioan. Fundazioaren presidenteak, Eider Gardiazabalek, eta Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak parte hartu dute ere bai.

Hitzaldian, gogorarazi du PSE-EE “alderdi udalzalea” dela, eta haren lehenengo karguak zinegotziak izan zirela. Hala ere, esan duenez, “horrek ez du galarazi bi lehendakari izatea eta lehen Jaurlaritzan, gerran zehar, egon ginela, bai eta demokrazian zehar gure autogobernuaren erdian ere. Osasun eta hezkuntza publikoak, gizarte-babesa, eraldaketa industriala, etxebizitzarako eskubidea eta abar eraikiz”.

Horrela, adierazi du “norbaitek atzera begiratu eta bere buruari galdetuko diola agian nola izan den posible diktadura frankistak eta ETAren diktadurak suntsitu nahi izan zuten alderdi bat honaino iritsi izatea”.

 Bere aburuz, erantzuna da “militanteek uste osoak dituztelako, errealitatea aldatu nahi dutelako, demokrazian irmoki sinesten dutelako eta beste edozein alderdi baino gaitasun handiagoa dutelako gizartea guztiok batera bakarrik eraiki daitekeela”. "Horrek desberdintzen gaitu besteengandik", adierazi du.

Ildo horretatik, Elkarrekin Podemosi dagokionez, esan du haiek “batzuetan gureen antza duten ideiak defendatuko dituztela” eta “gizarte bidezkoago bati buruz hitz egingo digutela: lan-gabeziarik ez dagoen gizartea, prekarietateari aurka egiten dion gizartea, emakumearen rola aitortzen duen gizartea, gazteei aukerak eskaintzen dizkien gizartea eta nagusiek erretiro duina duten gizartea”.

“Antzekoa da oso, baina gero izkinan geratzen dira. Ez dira ausartzen pausoa ematera. Eta ez dira konturatzen eragina izateari eta gauzak aldatzeari uko egiten diotela. Beren ikuspegia bakarra dela uste dute, eta ez dira konturatzen hobe dela ikuspegia partekatzea, beste batzuekin bat egin eta aurrera egitea. Orain, aurrekontuen aurrean, tentazio bera dute”, adierazi du buruzagi sozialistak.

"AKORDIOAK EGITEA KONPLEXURIK GABE"

Horren harira, konfiantza du "pentsatuko dutela"; izan ere, sozialistok "ideiak eta ekarpenak batu nahi ditugu, herritarrei erantzun hobeak emateko". "Beste batzuek zalantzak badituzte, guk ez ditugu. Beste batzuek ez badakite inkestei edo herritarrei begiratu, sozialistok argi dugu: konplexurik gabe akordioak egitea herritarrei erantzunak emateko”, nabarmendu du.

Horrela, Mendiak azpimarratu du PSEk “beldurrik gabe hitzartzearen aldeko apustua egiten duela, bakoitzak dituen diru-sarreren arabera ordain dezan, gehiago duenak gehiago ordain dezan, ahal dutenek guztion onurari ekarpena egitea saihesteko erabiltzen dituzten aterpeak mugatzeko eta sozietateek ordaintzen dituzten zergak familiek egiten duten ahaleginetik gertuago egon daitezen”.

"Bai eta zerga horiek balio daitezela jarduera ekonomikoa suspertzeko ere, gure enpresek herrialdearen alde apustu egiten jarrai dezaten, enpresa berriak erakartzeko, enplegu gehiago sortzeko", ziurtatu du, sozialistek "aurrerapen ekonomikoa kohesio sozialaren eskutik joatearen” alde egiten dutela esan bitartean. "Apustu horrek babesa nahikoa izatea lortu dugu, eta horren ondorioz gure udaletako aurrekontuetan euro gehiago egongo dira, bai eta gure aldundietan eta Jaurlaritzan ere".

Azkenik, Ramón Rubial Fundazioaren eskola "alderdiak egin behar zituen zereginetako bat zela" esan du, eta "militantziari ulertzeko eta jendeak uler dezan tresnak emateko sortu dela, baita esperientziak partekatzeko ere, bereziki, gazteenen artean". Tokian, gainera, alderdiaren artxibo historikoa egongo da.