Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “PSE-EE izan behar du Euskal Gobernuak funtziona dezala nahi duten aurrerakoi guztien elkargunea”

1. argazkia
Idoia Mendia inaugura el local de información en Barakaldo | Foto:Socialistas Vascos

Idoia Mendiak, PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigai denak, apirilaren 5eko euskal hauteskundeen garrantziaz ohartarazi du, eta Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko Presidentetzara eraman zutenekoekin alderatu ditu, Euskal Sozialistak Euskadin “pertsona aurrerakoien elkargune” izan behar dela defendatuz. PSE-EEk Euskal Gobernuan egindako lana ere defendatu du Mendiak.

“”Sozialistek egonkortasuna ekarri diegu euskal erakundeei legegintzaldi honetan, Gobernua garrantzizkoa denera zuzendu dugu, hots, jendearen kezketara, enplegura, euren bizitza hobetzera, gizarte zerbitzu moderno batzuk bermatzera. XXI. mende honetako erronkei aurre egitea geratzen zaigu, Gobernutik erreformak prest utzi ditugu eta PSE-EE izan behar du herri honetako jende aurrerakoi guztien elkargune, hots, Gobernuak funtziona dezan, bere erakundeak eraginkorrak eta efizienteak izan daitezen, garrantzitsua denera zuzenduta egongo den eta abertzaletasun eta banderen nahaste-borrastetan galduko ez dena nahi duten jendearena", azaldu du.

Idoia Mendiak Barakaldoko informazio-bulegoaren irekiera ekitaldian hartu du parte, PSE-EEk euskal geografia osoan banatzea aurreikusiak dituen 64etan aurrena, alegia. Bulego horiek herriko etxeek eta talde sozialisten egoitzek eratzen duten sarea osatzera datoz. Bizkaiko zerrenda osatzen duten beste sozialista batzuez lagundurik egon da hautagaia, hala nola: José Antonio Pastor Legebiltzarreko bozeramailea, Sonia Pérez Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua, edo Ekain Rico Batzar Nagusietako bozeramailea. Tokiko arduradunak eta Alfredo Retortillo udal bozeramaile eta PSE-EEren Programen idazkaria ere izan dira horiekin batera.

“Euskal Sozialistak gara hoberen prestaturiko alderdia, urte bat baino gehiago da geure hautagaia dugula, eta hilabeteak eraman ditugu geure programa eta herritarrentzako eskaintza prestatzen. Horregatik gara ezker baliagarria, koherentea, Gobernukoa. Oso garai hegazkorrak bizi ditugu, oso arin doa guztia, eta aukera asko dago abertzaleen erruz Euskadiko erakundeak bandera, aberri eta lurralde kontuetan distraiturik geratzea, ez diguten arren balio geure arazoen konponbiderako, hau da, enpleguaren kalitatea eta zerbitzu publikoetarakok, hezkuntzarako... Horiek dira sozialistok bermez heldu nahi diegun erronkak”, erantsi du.

Euskal Sozialistak gara hoberen prestaturiko alderdia, urte bat baino gehiago da geure hautagaia dugula, eta hilabeteak eraman ditugu geure programa eta herritarrentzako eskaintza prestatzen. 
Horregatik gara ezker baliagarria, koherentea, Gobernukoa.🌹✊#PSEAurreraGoaz #5A pic.twitter.com/hkBieSL9ix

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) February 29, 2020