Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #A28ko hauteskunde orokorrak

Idoia Mendia: «#A28an batu behar dugu garaipen sendoa lortzeko, eta Euskadin irabaziko dugu ere bai»

1. argazkia
Idoia Mendia y Odón Elorza en el mitin que se ha celebrado esta tarde en Donostia | Foto: Socialistas Vascos.

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak gaur aditzera eman du apirilaren 28ko hauteskundeetan sozialisten garaipena ziurra dela, eta, gomendatu duenez, «ez zaie jaramon handirik egin behar asteburuan egingo diren inkestei».

«Pedro Sánchezen bisitaren ostean, ilusio handia dugu. Itxaropenez beterik gaude, baina ezin dugu konfiantzarik izan, kanpaina-egun asko geratzen dira eta ezin da bat ere ez galdu. Arrazoi ugari ditugu, gure proiektua sendoa da, jendearentzat, etorkizunerako, modernitaterako... Ez dugu zalantzarik garaipenaz, baina eskuinek bat egin eta gobernua eratuz gero, ez da garaipen baliagarririk egongo. Beraz, gure garaipenak sendoa izan behar du», azaldu du Odón Elorzarekin batera Donostiako Alderdi Ederreko lorategietan eginiko ekitaldi politiko batean.

Iragarpenak Euskadin ere zehaztu behar dira, Idoia Mendiaren arabera. «Eserleku asko lortu nahi ditugu, hemen Euskadin irabaz dezakegu, boto gehieneko alderdia izan ahal gara, aurretiaz lortu dugu jadanik, euskaldunek konfiantza izan dute PSE-EErengan herrialdeko aniztasuna bermatzeko», esan du. Horren aurretik, adierazi duenez, hautagai sozialistak, hala nola Odón Elorza edo Miren Gallastegi –azken horrek Senaturako zerrenden burua da–, pertsonarik egokienak dira Madrilen Gipuzkoako interesak babesteko.

Bestalde, Diputatuen Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak, Odón Elorzak, ohartzera eman du «ultren pandemia» bizirik dagoela eta demokraziarako arriskutsua dela hori; Vox alderdiaren ideologiarengatik ez ezik, horrek Casadoren eta Riveraren alderdiengan, PPrengan eta Ciudadanosengan duten eraginengatik. «Voxen ideologia hiru faktoreren bidez elikatzen da: kontserbadurismo ultra, Espainiaren batasunaz eta banderaz bakarrik kezkatzen den nazionalismo espainola eta nazionalkatolizismoa. Horiek dira diskurtsoaren oinarriak, beste bi alderdiak kutsatzen ari direnak», adierazi du.

Odón Elorzak, halaber, azpimarratu duenez, estatuburu handia behar da Espainia zuzentzeko mugimendu ultren eragina duen Europaren barruan, eta, azaldu duenez, Pedro Sánchezek profil hori betetzen du.