Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #A28 #EgizuPosible

Idoia Mendiak esan duenez, PSEren Arabako botoari esker, «beharbada Maroto ez da Kongresura itzuliko»

PSEren buruzagiak azpimarratu duenez, Pedro Sánchezen Gobernuak konpromisoa dauka euskal autogobernuarekin eta «adosten duena betetzen du»

1. argazkia
Idoia Mendia y Cristina González en Vitoria-Gasteiz #28A #HazQuePase Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak ohartarazi duenez, abstentzioa PPk, Ciudadanosek eta Voxek ordezkatzen duten eskuin «atzerakoiaren», «erkidegoaurrekoaren» eta «gezurtiaren» aliaturik onena da, eta, horregatik, beren bizi baldintzak hobetu eta berdintasuna lortu nahi duten herritarrei eskatu die «boto bat ere ez dadila oporretara joan edo zubia egin».

Ostiral honetan, Mendiak PSE-EEren hauteskunde-ekitaldi batean parte hartu du Gasteizen, non Cristina González arabar sozialisten idazkari nagusiak ere parte hartu duen.

PSEren buruzagiak azpimarratu duenez, Pedro Sánchezen Gobernuak konpromisoa dauka euskal autogobernuarekin eta «adosten duena betetzen du».

Gainera, nabarmendu duenez, PSOEk elkarrizketa erabiltzen du, gatazka bilatu beharrean. Horregatik, azaldu duenez, eskuinak Pedro Sánchez Espainiako Gobernutik bota nahi du, PPren, Ciudadanosen eta Voxen nahia Gobernu sozialistak bultzatutako aurrerapen-, kohesio eta elkarbizitza-politiken garapena saihestea delako.

Mendiak azpimarratu duenez, Javier Maroto Diputatuen Kongresurako Arabako PPren zerrendaburua eta Santiago Abascal Voxeko buruzagia, arabarrak biak, «eskuin berdinaren bi aurpegi dira».

Marotok Gasteizko alkate izan zenean utzi zuen «bereizketa- eta gatazka-aztarna» kritikatu du Euskal Sozialisten buruzagiak, eta gogora ekarri du Kongresurako PPren hautagai arabarra Pablo Casado Alderdi Popularraren presidentearen «eskuineko eskua da», alderdi horren idazkariorde nagusia delako.

PSEren idazkari nagusiak ohartarazi duenez, PPk eta eskuinaren multzoak Espainiarako planteatzen duten proiektua «aurrerapena gelditzean, aniztasuna bazterketagatik ordezkatzean eta gatazka sustatzean» datza.

Bestalde, Cristina González Arabako PSE-EEren idazkari nagusiak, Diputatuen Kongresuan eutanasiaren legearen izapideak blokeatzearekin lotuta, gogorarazi du PSOEk heriotza duina izateko eskubidea babesten duela, eta, eskuinak, berriz, sufrimendua luzatzea nahiago du. «Sozialistok eskubideak nahi ditugu, eta eskuinak deseroso daude horiekin. Sozialistok berdintasuna nahi dugu emakumeon garai honetan, eskuinak, ordea, gure aurrerapenak gelditu nahi ditu», salatu du.