Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   "Euskal ezkerraren batasuna"

Idoia Mendiak nabarmendu du “ezkerrak erabakien gaineko eragina izan duenean bezain indartsu ez direla inoiz izan euskaldunak”

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak “espazio aurrerakoian sortzen ari diren indar berriei” gomendatu die “iraganeko lezioak ondo ikasteko”, Alderdi Sozialistak eta Euskadiko Ezkerrak bat egin zutenetik 25 urte betetzen diren une honetan. Horrez gain, iradoki die “datorkigun etorkizuna gogoan hartzeko”

1. argazkia
Idoia Mendia ojea el libro "La izquierda vasca", junto a los autores del libro, Gaiazka Fernández Soldevilla y Sara García Hidalgo, el vicepresidente de la Fundación Ramón Rubial, Rodolfo Ares, y el Secretario de Organización del PSE-EE, Miguel Ángel Morales | Foto: Socialistas Vascos.

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak nabarmendu duenez, “batasuna inspiratu zuten balioek gizarte osoa kutsatu eta Euskadi lubakietatik akordioetara eraman dute”.

Alderdi Sozialistaren eta Euskadiko Ezkerraren arteko batasunaren 25. urteurrena aztertzen duen liburuaren aurkezpenean, Mendiak espazio aurrerakoian sortzen ari diren indar berriei eskatu die “iraganeko lezioak ondo ikasteko eta datorkigun etorkizuna gogoan hartzeko”.

“Eskubideak konkistatzeko bidea ez zen erraza izan, baina horiek kontserbatzeko eta handitzeko denon batura behar da, ez berriz, zatiketa”. Ezkerrak erabakien gaineko eragina izan duenean bezain indartsu ez dira inoiz izan euskaldunak. Ezkerrak herrialdea zuzendu zuenean bezain beste ez da inoiz aldatu euskal historia. Ezkerraren balioak hartu eta bultzatu dituen etxe erkide bat beti egon da, hain zuzen ere, Alderdi Sozialistarena, Euskadiko Ezkerraren siglekin bat egin duena”, azpimarratu du.

Mendiak baieztatu du "espazio horretan bat egin behar dutela aurrera egin nahi dutenek, elkartasuna, berdintasuna eta askatasuna lortzeko”.