Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendiak BIEMH 2018 ekitaldian sektoreko enpresariekin egindako topaketa batean nabarmendu du “Tresna-Makina euskal industriaren bultzatzaile gisa erabiltzearen estrategia onuragarria” dela

1. argazkia
Idoia Mendia, Sonia Pérez, Iñaki Arriola, Miguel Ángel Morales y Carlos Totorika visitan BIEMH 2018 | Foto: Socialistas Vascos

BIEMH 2018 ekitaldiaren bigarren egunean ordezkaritza sozialistak sektoreko enpresariekin egindako topaketa batean, Idoia Mendiak nabarmendu du “Tresna-Makina euskal industriaren bultzatzaile gisa erabiltzearen estrategia onuragarria” dela. Idoia Mendiak berrikuntzaren arloko ekarpena zein sektoreak produkzioaren eta esportazioaren zifretan duen eragina nabarmendu ditu. Espainia tresna-makinen hirugarren ekoizle eta esportatzailea da Europar Batasunean (Alemaniaren eta Italiaren atzetik), eta bederatzigarrena munduan. Euskal esportazioak ia % 11 hazi dira aurten, eta Espainia osoko % 9 osatzen dute.

Idoia Mendiak azpimarratu egin du fakturazioaren % 5 I+G+b-rako erabiltzen duen eta nazioartekotze-maila altuak dituen (produkzioaren % 80 nazioarteko merkatuetara bidaltzen da) sektorearen berrikuntza teknologikoa. “Tresna-makinaren sektorearen abantaila estrategiko beste duen sektore bat ez da erraz aurkitzen, hori hainbat urtez I+G+b-n inbertitzeari eta kanpoan merkatu berriak bilatzeari esker lortzen baita. Enpresa horiek, zalantzarik gabe, industria 4.0-ren abiapuntua dira. Gaur egun, errealitate bihurtu da industria hori, eta horretara egokitzeko erronkari ekin behar diogu”, azaldu du.

AFMk, azokaren antolatzaileak, 480 enpresa baino gehiago ordezkatzen ditu –% 80 euskaldunak–, 2.500 milioi euro baino gehiagoko fakturazioa eta 12.000 lanpostu baino gehiago dituztenak. 2018ko Makina Tresna Bienala azoka nagusietako bat da Europako industrian, eta aurten hogeita hamargarren edizioa ospatuko du Barakaldoko BECen.

Idoia Mendiak bilera bat izan du Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuarekin, Iñaki Arriolarekin; eta eguneko agenda erabili du sektoreko enpresariekin harremanak egiteko. Enpresari horien ordezkari aritu dira César Garbalena Makina eta Tresnen Fabrikatzaileen Elkartearen (AFM) presidentea eta Xabier Ortueta zuzendaria. Haiez gain, bileran parte hartu dute Miguel Ángel Morales Euskal Sozialisten Antolakuntzako idazkariak, Mikel Torres Bizkaiko PSE-EEren idazkari nagusiak, Sonia Pérez Politika Ekonomikoko idazkariak eta Carlos Totorika Bizkaiko Batzarretako bozeramaileak.

Sozialisten ordezkaritzak zenbait enpresaren standak bisitatu ditu, adibidez, Tecnaliarena, IK4-rena, Juaristi Zayerena, Ibarmiarena edo Lagun Maher Holdingena; eta aukera izan du Osalanek instalatutako laneko osasunaren gaiari heltzeko. “Enpresez aritzen garenean, langileez ari gara; eta Euskadi modernoaz aritzen garenean, lan on eta ziurraz ari gara”, nabarmendu du Idoia Mendiak.

BECek hartuko duen enpresarien topaketa azoka bat baino gehiago da. Bi urtean behin ospatzen da eta aurten 1.500 erakusketari baino gehiago izango ditu, bai eta 2.600 produktu eta 1.100 makina ere. Makina eta tresnen mundu osoko fabrikatzaile handiak egoteaz gain, aurten BIEMHrekin batera, industria 4.0-rekin lotutako ekitaldiak izango dira: BEDIGITAL, teknologia digitalak industrian aplikatzeko lehen ekitaldia; ADDIT3D, fabrikazio gehigarriko azoka profesional nagusia eta 3D; WORKinn, industriaren sektoreko laneko orientazioko foroa, eta IMIC, mantentze-lan industrialeko berrikuntzari buruzko konferentzia.