Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ETA desegitea

Idoia Mendiak esan du ETAren amaiera “berandu iritsi dela biktimentzat”, eta biktima “guztiak, salbuespenik gabe” aitortzearen alde egin du

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, adierazpen bat irakurri du PSE-EEren Batzorde Betearazlearen izenean. Haren bitartez, dei egin dio ezker abertzaleari, “hainbat urtez ETAri babes politikoa eman zionari, terrorismoak justifikaziorik inoiz ez zuela izan aitor dezan”

Mendiak gogorarazi du ETAren porrota 2011n gertatu zela, biktimen eta euskal gizartearen ahaleginari esker, “Espainian eta Euskadin gobernu sozialistak zeudenean, hurrenez hurren, José Luis Rodríguez Zapaterorena eta Patxi Lópezena”

Euskal Sozialisten buruzagiak ETAren biktima guztiak ekarri ditu gogora, “salbuespenik gabe”, eta nabarmendu du hiltzeko erabakia ETAren erantzukizuna dela

Mendiak baieztatu duenez, “orain benetako elkarbizitza sortu behar dugu, bidegabekeriaz eragindako kaltearen egia aitortzeko, historia hori inork errepikatuko ez duela bermatzeko”

1. argazkia
Idoia Mendia, en la sede del PSE-EE en Bilbao, acompañada por los miembros de su Comisión Ejecutiva |Foto: Socialistas Vascos.

Rueda de prensa de Idoia Mendia para hacer balance del año