Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Bisita Tecnaliara

Idoia Mendiak Tecnalian esan du «I+G+d-ren aldeko apustua industria-ehunera eraman behar dela eta eragin ekonomikoa izan behar duela»

1. argazkia
Idoia Mendia, Ekain Rico y Sonia Pérez visitan las instalaciones de Tecnalia | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak esan du koordinazio handiagoa behar dela enpresaren, unibertsitatearen eta zentro teknologikoen artean, bai eta neurri fiskalak eta hezkuntzan inbertitzea ere, Euskadin egindako apustu handi eta berritzailea industria-ehunean isla dadin eta eragin ekonomikoa izan dezan.

Idoia Mendiak gogoeta hori azaldu die Tecnaliako arduradun nagusiei, alegia, Emiliano López Atxurrari eta Iñaki San Sebastiáni (zuzendaria eta zuzendari betearazlea, hurrenez hurren). Zamudioko instalazioetan batu da ordezkaritza sozialista, lan-bilera egiteko.

Ordezkaritza sozialista osatu du, halaber, Sonia Pérez Politika Ekonomikoko idazkariak. Lehen eskutik ezagutu dituzte arlo hauek: industria 4.0, digitalizazioa, zibersegurtasuna eta sare elektriko inteligenteak.