Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   "Caminos de libertad-Askatasun Bideak 1977-2017" erakusketa

Idoia Mendiak negoziazio kolektiboa eta soldaten igoera babestu du Txurdinagako elkartean susperraldia denon poltsikoetara irits dadin

1. argazkia
Idoia Mendia, acompañada de Eider Gardiazabal y Mikel Torres, en la inauguración de la exposición "Caminos de libertad 1977-2017" en la Agrupación Ramón Rubial de Txurdinaga (Bilbao) | Foto: Socialistas Vascos

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, euskal langileen lan-baldintzak hobetzearen alde egin du gaur, bai eta negoziazio kolektiboaren alde ere, susperraldi ekonomikoa denon poltsikoetara irits dadin. Idoia Mendiak, komunikabideei egindako adierazpenetan, azaldu du PSE-EEk hasiera emango diola urteari arreta berezia emanez arlo sozioekonomikoari. Horrez gain, esan duenez, PSE-EE bilerak izaten ari da sindikatuekin, enpresariekin eta aholkularitza-organismoekin enplegua sortzeko, lan-baldintzak hobetzeko, eta, besteak beste, soldatak igotzeko mekanismoak suspertzeko.

"Soldata altuagoak behar ditugu ekonomiaren hobekuntza poltsiko denetara iristea bermatzeko, eta, horretarako, negoziazio kolektiboaren mekanismoa beharrezkoa da. Hori izan da agente sozioekonomikoekin urte hasieran abiarazi dugun agendan baloratu dugun lehen kezketako bat", adierazi du.

"Caminos de libertad. Askatasun bideak" erakusketa ibiltariaren Txurdinagako (Bilbo) inaugurazioan, Alderdi Sozialistaren 40. urteurrena Euskadin ospatzen duenean, Idoia Mendiak gogora ekarri du 2017ko azken asteetan ekitaldi horretako aurrekontuak onartu direla erakunde gehienetan, hain zuzen ere, PSE-EEk gobernu-erantzukizunak dituenetan. Horri esker, erakunde horiek egonkortasuna dute. Beraz, aurreikusitako proiektuak eta inbertsioak aurrera eraman ahal izango dira.