Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Kataluniako hauteskundeak #A21

Idoia Mendiak Miquel Icetaren gobernua defendatu du Gironan, katalan guztiak aintzat hartuko dituena

“Kataluniak aldaketa bat behar du. Akordioaren bidera itzuli beharra dago, gizarte honen aniztasuna bertako erakundeen ekintza politikoetan islatu dadin”, babestu du PSE-EEren idazkari nagusiak, PSCren kanpainan parte hartu duenak

1 / 2
1. argazkia
Idoia Mendia, junto a militantes del PSC, en la localidad de Salt (Girona) | Foto: Socialistas Vascos.

PSE-EEren idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, Kataluniara egindako bisitan nabarmendu du Euskal Sozialistek Ibarretxeren planari egindako erresistentziari esker ireki zela aro berri bat Euskadin; eta katalanei eskatu die PSC eta haren hautagaia, Miquel Iceta, babesteko, katalan guztiak kontuan hartzen dituen gobernu bat ahalbidetzeko.

“Guk aurre egin genion Euskadin elkarbizitza eta demokrazia hausten ari zen gobernuari”. Eta, horri esker, aro berri bat ireki genuen euskal gizartean. Gaur aro horren onurak batzen ari gara. Hori da eredu hartu beharreko ispilua”, azaldu du. 

Idoia Mendiak bat egin du gaur Kataluniako sozialisten kanpainarekin, Gironako PSCren eta haren hautagaiaren, Rafael Bergararen, eskakizunez. Zenbait ekitaldi egin dituzte herri ezberdinetan. Adibidez, Salt-en merkatua bisitatu du, eta marokoar komunitatearekin bazkaldu du. Marca de l`Ham-en, Figueres-en, ekitaldi politiko bat egin du, bai eta beste bat ere Llançà herrian, eguna amaitzeko.

“Ez gintuzten isilarazi Euskadin. Eta lehendakari bat eta gobernu sozialista bat lortu genituen, behingoaz, guztiontzako gobernatzen hasi zena. Ez gaituzte isilarazi Katalunian. Eta biltzen duzuen interes hori, lortu duzuen ospe hori, zuen hitzen abala, egitateena, horixe da gizarteak behar duena. Katalanek aldaketa bat behar duzue. Akordioaren bidera itzuli beharra dago, gizarte honen aniztasuna bertako erakundeen ekintza politikoetan islatu dadin”, babestu du PSE-EEren idazkari nagusiak militante sozialisten aurrean.

PSE-EEren idazkari nagusia kanpainaren mitin nagusietan izango da, bihar Gironan, eta igandean Bartzelonan (beste Euskal Sozialista nabarmenekin, hala nola Miguel Ángel Moralesekin, Eneko Anduezarekin, Alfonso Gilekin edo Mikel Torresekin). Bartzelonan, halaber, aurreikusita dauka zenbait hauteskunde-ekitalditan parte hartzea, Villanova del Camí eta Cabrera d’Anoia herrietan.

Idoia Mendiak aitortu du “konpromisoa duela herri horren etorkizunarekin eta, batez ere, bertako jendeekin”. Eta atsekabetuta agertu da independentistek “ekonomiarekin eta gizarte-bakearekin amaitu dutelako”, politikak benetako Katalunia ahaztu duen bitartean. Ahaztu egin dute gazteen langabezia-tasa, pobreziaren atalasearen azpitik bizitzera behartutako milaka familiak, eskola publikoa edo osasuna...

Gainera, PSCren zinegotziak goraipatu ditu. “Hil hauetan zehar zintzotasun eta koherentziako eredu izan zarete”, esan du. Eta ziurtatu du bakarrik PSOEk eta PSCk dutela proiektu bat autogobernuan sakontzeko, gizarte-eskubideak sendotzeko, gaitasunak argitzeko eta finantzaketa egokia lortzeko. Eta, helburu horiek lortzeko, elkarrizketa, negoziazioa eta ezberdinen arteko akordioa eskatu ditu.

“PSCk bakarrik du gaitasuna Katalunia egoera horretatik ateratzeko. Bakarrik PSCk eraiki ditzake zubiak bi Katalunien artean, independentistek eta immobilistek utzi digutenaren artean. Irabaziko dugu. Katalunia berreskuratuko dugu jendearentzat, herritarrentzat” ziurtatu du.