Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2020

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Euskadi Irratiako Boulevard saioan

Idoia Mendiak erabakiak alderdi politikoekin partekatzea aldeztu du, “larrialdi egoerari aurre egin eta ekonomia suspertzeko”

PSE-EEko idazkari nagusiak euskal alderdi politikoen arteko akordioen alde egin du, COVID-19aren krisiari erantzuna emateko beharrezko tresna delakoan, eta erakundeen lana prestatzen hastearen alde azaldu da, datozen hilabeteetan ekonomia abian jartzeko erronkari heldu beharko baitiote. Idoia Mendiak adierazi du ezen Eusko Jaurlaritzaren buruan balego akordio hori bilatuko lukeela, lehentasunezko helburuak zehazten elkarren artean lan egiteko.

1. argazkia

“Euskadin hauteskunde batzuk ditugu zeruertzean, baina baita artatu beharreko larrialdi batzuk ere, eta erabakiak alderdiekin partekatu beharrean gara. Nik hala egingo nuke, ezbairik gabe, garrantzitsua da-eta adostasuna 2021. urteari begira. Ezohiko egoera batean aurkituko gara, eta euskal erakundeek ekintza oso indartsuak burutu beharko dituzte ekonomia berrabiarazteko. Alderdiekin lortutako akordioak oinarri ona eta beharrezkoa izango dira”, azaldu du. 

@sanchezcastejon presidenteak erakutsi du zentzuz jokatzen duela eta malgua dela. Orain PPren teilatuan dago pilota. Frogatu behar du akordiorako benetako borondatea duela. #OrainElkartutaBorrokatzeaDagokigu pic.twitter.com/JgK1OEiB0f

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) April 21, 2020

Idoia Mendia batasun mezua igortzeko beharraren alde agertu da eta pasa den astean Diputazio Iraunkorrean lortutako akordioak jarri ditu adibide gisa. “Ni Eusko Jaurlaritzaren buruan banengo, ez nuke arazorik izango alderdi politikoekin hitz egiteko eta igorriko dugun mezua batasunarena izateko. Pasa den asteko esperientziari lotzen natzaio. COVIDari buruz, gure adinekoen arretari buruz, hezkuntza sektoreari eta merkataritzari buruz aritu ginen Diputazio Iraunkorrean. Ikuspegi partekatua genuen, eta akordioak lortu genituen. Baikorra nintzen”, arrazoitu du.

Euskadi Irratiako Boulevard programan egindako elkarrizketa batean, euskal erakundeek ezohiko egoera bat bizi dutela oroitarazi du Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, eta esan du alderdien arteko elkarrizketarako foroa ez duela zertan izan Legebiltzarra. Eta beharrezkoa iritzi dio erakunde guztien arteko koordinazioari eta Aurrekontuak berrikusteari. Halaber, gogora ekarri du gobernu sozialistak kontuak berriz antolatu behar izan zituela, eta zorpetzera ere joan beharrean izan zela azken krisian.

“Egoera arraroa bizi dugu, funtzionatzen duen Gobernu batekin, Diputazio Iraunkorra duen parlamentu batekin eta hauteskundeak zain ditugula. Elkarrizketa esparrua ez du nahitaez zertan izan behar Legebiltzarra. Hartu beharrean garen erabakiak partekatu beharra dago, ekonomi eta gizarte izaerako erabakiak, zerbitzu publikoak indartzearenak eta diru-bilketa eta diru-sarrerak behera eginik. Aurrekontuak birzuzentzera eta fokua lehentasunezkoa denean jartzera behartuko gaitu horrek. Garrantzitsua da koordinatu gaitezen, erakundeek argi eta garbi azaltzeko moduan izan daitezen zertara zuzentzen dituzten baliabide publikoak”, gaineratu du.

Nazio mailan berreraikitze-mahaia parlamentuko batzorde batera eramateko akordioaren gainean, idazkari nagusia poztu egin da PPren jarrera aldaketaz. “Ni harritu egiten nau gauza txar bezala ikustea presidenteak onartzea mahaia Kongresura eramatea. Guztiok kezkatzen gaitu oposizioko lehen alderdia ez egotea Espainiarako konponbideak partekatzeko elkarrizketa foro horretan. Pedro Sánchezek erakutsi du sena duela eta garbi duela helburu nagusia. Eta lortu egin du. Horrek poztu egiten gaitu gaur, baina pilota PPren teilatuan dago, eta frogatu beharra dauka akordiorako benetako borondatea duela. Nobedadea litzateke, PP ‘eror dadila Espainia, nik altxatuko dut eta’ asmoaren inguruan mugitu baita”, esan du, eta gaineratu du espero duela jarrera hori ez izatea "PSOEren aurkako, Gobernuaren aurkako edo, beste batzuk nahi duten moduan, Gobernua eraisteko maniobra bat".

Kutsatzeak saihesteko neurrietan izandako aldaketei buruz, Idoia Mendiak zuhurtasunera egin du dei, eta gogoratu gu gobernuen arteko elkarrizketa ere behar dela, azken asteetan garrantzi handiko erabakiak hartzeko tentsio giroan aritu direlako.

“Gobernuek estres handia izan dute orain arte. Deseskalada fase honetan, adostasunetan sakondu beharra dago, eta aginte bakarra bateragarria da autonomia erkidegoetako, aldundietako eta udalerrietako elkarrizketekin”, esan du, “gure helburua herritarren konkista horiei eustea izan behar du, ahalegin handia ari baitira egiten euren etxeetan konfinaturik, eta ezin dugu pikutara bota lortutakoa”, gaineratzeko.

Mendiak “normaltasun itxaropen faltsuak eman ditzaketen adierazpenez” ere ohartarazi du. “Ikusiko dugu nola adosten dugun hirugarren fase hori”, adierazi du. Merkataritza irekitzeari dagokionez, “guztiak berriro funtzionatzea nahi dugu, eta erakundeak laguntza ekonomikoen planak egitera zuzendu dira, beharrezkoa delako ostalaritza, merkataritza eta turismo sektoreari eustea, pertsona horiek berriro segurtasunez altxa ahal ditzaten euren negozioetako pertsianak”, eta gogoratu du euskal enpresek Espainiako barneko merkatuaren beharrean direla. “Barneko turismoaren beharrean gara, eta gure enpresek euren produktuak merkatu horretan saltzeko”, azpimarratu du.