Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Aldaketaren Gobernuaren 10 urte eta Gernikako Estatutuaren 40 urte

Idoia Mendia: “Aniztasunarekin eta gure autogobernuarekin konpromisoa duen gobernu progresista bat defendatzen dugu Espainiarentzat, Pedro Sánchezek zuzendutako gobernu bat”

Euskal Sozialistek ‘Aldaketaren Gobernuaren” 10 urteak eta Estatutuaren 40. urteurrena gogoratu dituzte

“Estatutua ahanzturaren tiraderatik berreskuratu eta eskubideak eta askatasunak eraikitzen segitzeko bide-erakusle jarri genuen”, esan du PSE-EEko idazkari nagusiak

1. argazkia
10 años de gobierno socialista | Foto: Socialistas Vascos

Euskal Sozialistek euskal autogobernuaren garapenean izan zuten eginkizun erabakiorra aldarrikatu dute Patxi López lehendakaria buru zela ‘Aldaketaren Gobernua’ izenez ezagutzen dena eratu zeneko hamargarren urteurrena eta 1979an Gernikako Estatutua onartu zeneko 40 urteak oroitzeko ekitaldi batean. Donostian burutu den topaketa horretan, Idoia Mendiak, PSE-EEko idazkari nagusi denak eta exekutibo sozialista hartan parte hartu zuenak, Euskal Sozialistek hamarkadetan defendatu izan duten Euskadi soziala eraikitzen Estatutuak bete duen eginkizuna azpimarratu izan du.  “Estatutua ahanzturaren tiraderatik berreskuratu eta eskubideak eta askatasunak eraikitzen segitzeko bide-erakusle jarri genuen”, esan du.

Euskal Sozialistak #Euskadiren historia gertatu berrian eskubideak eta askatasunak eraikitzeko bi data garrantzitsu gogoratzeko bildu gara gaur hemen:
4⃣0⃣ urte Gernikako #Estatutua onartu zenekoa
1⃣0⃣ urte Euskadin Gobernu Sozialista jarri zenekoa #AhoraUnidad ❤️🌹 pic.twitter.com/DXuw46e6ed

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) October 27, 2019

Idoia Mendiak datorren A10-eko hauteskundeez ere hitz egin du, eta esan du PSE-EEk Espainiarentzat "aniztasunean sinesten duen Gobernu progresista bat defendatzen duela, gure autogobernuaren garapenarekin ezbairik gabeko konpromisoa duen Gobernu bat, Pedro Sánchezek zuzentzen duena, Euskadirekin konpromiso handiena erakutsi duen eta Euskadik inor atzean utzi gabe aurrera egitea hoberen berma dezakeen presidentea denez”.

Terrorismoaren aurrean erakutsitako erresistentzia eta Estatutua bizikidetzarako hitzarmen eta aniztasunerako berme izatea ere hizpide izan ditu PSE-EEko idazkari nagusiak, eta Germán González militante sozialistaren orain dela 40 urteko erailketa gogoratu du, erreferenduma burutu eta handik bi egunera. “Gaur gu hemen egotea ahalbidetu izan duten guztien ahalegin eta dedikazioa eskertu nahi dut. Libre. Nire eskerrak bizikidetza-prozesu hau abiarazi zutenei. Eskerrak horren protagonistei. Eskerrak, esker mila, kale bakoitzean eta herri bakoitzean defendatu izan zutenei, nahiz eta horrek euren bizitza mehatxupean izatea ekarri. Eta gure oroitzapena hori egiteagatik gure artetik eramanak izan zirenei", esan du.

Idoia Mendiarentzat, “hari sozialistari” esker ehundu ahal izan da egun ezagutzen dugun Euskadi, eta Indalecio Prieto, Ramón Rubial, Ramón Jáuregui eta Patxi López aipatu ditu, azken bi horiek ere parte hartuz zeudelarik ekitaldian Ramón Rubial Fundazioko –erakunde horrek antolatu du ekitaldi politikoa– presidente Eider Gardiazabalekin batera.

Patxi López lehendakariak azaldu du bere Gobernua “ez zela izan besterik gabe igaro zen amets antzu nola lausotua, Gobernu hark utzitako aztarnaren eta etorkizunerako erein zuen haziaren lekukotza ematera etorri gara hona”.

Hunkituta azaldu da Gernikako #Estatutuaren 40. urteurrena eta Euskadiko Gobernu Sozialistaren 10. urteurrena #Euskadin aztarna utzi eta etorkizuneko hazia erein zuen Exekutibo hartako hainbat partaiderekin ospatu eta gero..#AhoraUnidad pic.twitter.com/gM7XJibeEB

— patxilopez (@patxilopez) October 27, 2019

“Botoz boto, pausoz pauso, eta sendotasun eta irmotasunez eraiki genuen Euskadiko Gobernu Sozialista. Eta, hala, hori lortzeagatik guztia, guztia!, eman izan zuten sozialista belaunaldi oso batzuen ametsa bete genuen. Gure sozialista beteranoen zenbat aurpegi ez genituen ikusi zoriontasunaren, harrotasunaren, emozioen eta ondo egindako lanaren ondoriozko malkotan? Lortu dugu! zioten malkoak ziren”, gogoratu du. Eta sozialistak animatu ditu "Konstituzioaren eta Estatutuaren legaltasunaren bermea, ezberdinen arteko bizikidetzaren eta berdintzen gaituen zerbitzu publikoen defentsaren bermea, une honetan garen moduan, izaten jarraitzera.

Ramón Jauregik, 80etako eta 90etako gobernuetako lehendakariorde eta sailburu izandakoak, bere aldetik, sozialisten lana azpimarratu du, hainbat eta hainbatetan euskal gizartearen ongizatea lehenesteagatik alderdiaren interesen aurretik. Eta une erabakiorretan sailburu sozialistek erakutsitako anbizioa azpimarratu du, euskal autogobernuaren mekanismoak abian jarri beharra zegoenean, Osakidetza edo euskal eskola publikoa, kasu.

Ramón Rubial Fundazioko presidenteak, Eider Gardiazabalek, hainbat belaunaldi sozialisten ahalegina eskertu du: “Nire aitonaren izenean, eta demokrazia ahalbidetu zutenarenean; gazte sozialisten izenean, beti beste herrialde bat nahi izan genuelako; eta itxaropena galdu ez zuten hainbat eta hainbat lagunen izenean, eskerrik asko egun batean ezinezko zirudiena egia bihurtzeagatik, eskerrik asko herri honen historia aldatzeagatik, eskerrik asko bakearen lehendakaria izateagatik".