Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Mahats-bilketaren jaia 2018

Idoia Mendiak uste du ezberdinen arteko akordio-bide nagusi bat dagoela autogobernuaren arloan

PSE-EEren idazkari nagusiak baieztatu duenez, Euskal Sozialistak gobernuetan egoteak aukera eman du erakundeei eta gobernuei ikuspegi “plurala emateko eta denok parte hartu zein gobernatzeko”

1. argazkia
Una amplia representación de los Socialistas Vascos, encabezada por Idoia Mendia, ha participado en la Fiesta de la Vendimia en Elvillar | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak errepikatu egin du ezberdinen arteko akordio-bide nagusi baten alde egiten jarraitu nahi duela autogobernuaren arloan.

Horregatik, Eusko Legebiltzarrean ostegunean egingo den politika orokorreko osoko bilkuran, nabarmendu egingo du “denok bat egiten dugun gauza ugari dagoela”. "Alderdi guztiek kezka erkide ugari dituzte, eta arazoak konpontzeko bat egiten dugun gai horiek bilatu behar ditugu", gehitu du.

Mendiak adierazpen horiek egin ditu Arabako Elvillar herriko Mahats-bilketaren jaian. Bertan, Cristina González Arabako PSE-EEren idazkari nagusia egon da berarekin.

Euskal Sozialisten buruzagiak esan duenez, hurrengo egun eta asteetan bere alderdia honako honez arituko da: “batzen gaituenaz, akordioen bide nagusiaz, gure autogobernu-ituna berritzeaz –polemikan murgilduta egon da gai hori azken egun eta asteetan–, euskaldunon arteko elkarbizitzarako itunaz eta Estatutuaren erreformaz”. "Halaber, konbentzituta nago ezberdinen arteko akordio-bide nagusi baten alde egiten jarraitu behar dugula", gehitu du.

   Horren harira, adierazi du EUSKAL SOZIALISTEK erakundeetan parte hartzearen alde egiten dutela erakundeei eta gobernuei ikuspegi plurala emateko eta denok parte hartu eta goberna dezagun”.

   "Azken batean, politikari bide nagusi bat irekitzen saiatzen ari gara alderdi guztiek adostasunak topa ditzagun herritar guztien onurarako. Garai zailak dira, eta denok egin behar dugu arraun elkarrekin”, esan du amaitzeko.