Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ##BirusHauElkarrekinGelditukoDugu

Idoia Mendiak PSE-EEko Batzorde Exekutibo iraunkorra deitu du Covid-19aren aurrean Gobernuaren lana aztertzeko eta datozen hilabeteetarako neurriak prestatzeko.

Batzorde Exekutibo iraunkorraren bilera bihar, astearteak 14, izango da 12:30ean. Parte hartzea baieztatu dute Miguel Ángel Morales PSE-EEko Antolaketako idazkariak, Begoña Gil Erakunde Politikako idazkariak, hiru lurraldetako idazkari nagusiek, hots, Mikel Torres, Eneko Andueza eta Cristina Gonzálezek, José Antonio Pastor legebiltzar bozeramaileak, Iñaki Arriola, Sonia Pérez eta María Jesús San José Eusko Jaurlaritzako sailburuek, eta Gobernuaren Euskadiko ordezkariak, Denis Itxasok.

1. argazkia

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, Euskal Sozialisten Batzorde Exekutibo iraunkorra deitu du bilera batera biharko, apirilaren 14rako, Eusko Jaurlaritzako hiru sailburu sozialistekin batera. Bilerak Covid-19aren krisiak eragindako egoera, horren aurrean burutu beharreko lana eta etorkizunean hainbat arlotan –arlo ekonomiko eta sozialetik hasi eta arreta sozio-sanitarioraino– hartu beharko diren neurriak aztertzea du helburu.

🔴@idoiamendia-k dei egingo die Eusko Jaurlaritzako hainbat kideri, Espainiako Gobernuaren jardueraren aurrean justifikaziorik gabeko egindako kritiken tonua jaitsi dezaten. 

“Ez dira adostuak izan eta sailburu sozialistek ez dituzte partekatzen”.#OrainElkartutaBorrokatzeaDagokigu pic.twitter.com/2TWnQsyYgq

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak (@socialistavasco) April 13, 2020

Bilera bitarteko telematikoen bidez burutuko da, alarma egoerak aurreikusten duen murrizketei jarraituz, eta Euskadin milaka pertsona lanera itzuliko diren egun berean egingo da, ezohiko larritasunezko osasun egoerak dirauen arren, lehentasuna kutsapenak saihestea izan behar duelarik. Osakidetzako profesionalengan eta bere eginkizunak betez eta ahalegin eta sakrifizio ez nolanahikoaz pandemiari eusten laguntzen ari diren guztiengan (ertzainak, udaltzainak, garbiketako langileak, garraiolariak, autonomoak, denda, supermerkatu eta farmazietako jabe zein langileak...) duen konfiantza osoa azalduko dio Idoia Mendiak euskal sozialisten zuzendaritzari.

“Beharrezkoa da, gainera, plan batzuk lantzea, erakundeetatik egiten ari diren moduan, behar handiena duten pertsonei arreta emateko agertoki batean, geldialdi ekonomikoaren ondoriozko egoera ekonomiak kalteturik irtengo baitira. Aurrekontuko neurriak hartu beharko dira, zorpetzearenak, ezohiko baliabideak lortzekoak. Eta, gainera, adinekoentzako gure zaintza sistema osoaren berrikuspen-agertoki batean egin behar da lan, arreta gizatiar eta seguruagoko eredu baten alde egiteko, teknologia berrietan oinarriturik, eta lehentasunezkoa dela frogatu duen eta geure-geurea dela sentitu dugun osasun sistema bat indartzeko, haren diseinuan modu nabarmenean aritu izan baikara", azaldu du PSE-EEko idazkari nagusiak.

Idoia Mendiak onartu du egoerak askotariko iritziak eta, are, aurkakoak ere sor ditzakeela arduradun politikoen artean, eta Eusko Jaurlaritzako kide batzuei ere dei egingo die Espainiako Gobernuaren jardueraren aurkako justifikaziorik gabeko kritiken tonua jaitsi dezaten. “Muturreko lankidetzaren garaia da, lan eraginkor eta efizienteari lehentasuna emateko unea, ez ate-pintorearen purrustada errepikatuarena, alarma egoera '155 estali' batekin lotzen duten interpretazioekin dabiltzanean, 'burugabekeria' iruditzen zaienean funtsezkoak ez diren jarduera ekonomien etenaldia, 'espekulazioa' iruditzen zaienean maskarillak banatzeko plana, Espainiako Gobernuari horren hornidura 'oztopatzea' leporatuz edo 'onartezintzat' joz Sánchez presidentearen kudeaketak sortutako egoera. Bistakoa da burutapen horiek ez direla izan adostuak Gobernu Kontseiluan eta sailburu sozialistek ez datozela bat tonu horrekin; horrez gainera, gobernuen artean adostasuna eskatzea bezain arrazoizkoa da erakunde horretan bertan ere halaxe eskatzea”, adierazi du.

Idazkari nagusiarentzat, halako eta bestelako burutapenak “bateraezinak” dira herritarren nagusigoa egiten ari den ahaleginarekin eta maite zuten bat galdu duten familien sakrifizioarekin, sikire dolurik eta nahiko zuten hiletarik izan ezin dutenean eduki, edo senidetakoren bat etxean edo osasun zentroren batean osatzea egonezinez itxaroten daudenean.

 “Bihoakie horiei guztiei gure elkartasuna eta gaixoak lehenbailehen osatzeko nahia. Bitartean, euskal gizarteak fedea du dagokiguna egingo dugunaz erantzukizuna dugun toki guztietatik, eskura ditugun bitarteko guztiekin era koordinatuan lan eginez, hasi Europako Batasunetik eta udalik txikieneraino. Horren ildotik, ez da ere ulertzen Espainiako eskuinaren jarrera, nahiko zaila den egoera oraindik zailago eginez.  Eurek ikusiko dute, herritarrek epaituko dute hori”, gaineratu du.

Batzorde Exekutibo iraunkorraren bilera bihar, astearteak 14, izango da 12:30ean. Parte hartzea baieztatu dute Miguel Ángel Morales PSE-EEko Antolaketako idazkariak, Begoña Gil Erakunde Politikako idazkariak, hiru lurraldetako idazkari nagusiek, hots, Mikel Torres, Eneko Andueza eta Cristina Gonzálezek, José Antonio Pastor legebiltzar bozeramaileak, Iñaki Arriola, Sonia Pérez eta María Jesús San José Eusko Jaurlaritzako sailburuek, eta Gobernuaren Euskadiko ordezkariak, Denis Itxasok. Bileraren ondoren, Batzorde Exekutiboak horren edukiaren berri emango du Prentsa eta Komunikazio Sailaren bidez.