Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2020

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Euskadi Irratiako Boulevard saioan

Idoia Mendiak “historikotzat” jo du transferentzien prozesua osatzeko konpromisoa

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak “historikotzat” jo du Pedro Sánchezen Gobernuak transferentzien prozesua burutzeko eta Estatutua osatzeko hartutako konpromisoa, bihar Bilbon Carolina Darias Lurralde Politikako ministroak eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarien artean egitekoa den bilerari buruz aritzean. Gizarte Segurantzaren gestio ekonomikoaren transferentziari buruz, sozialisten lehendakarigaia zoriondu egin da EAJ “Alderdi Sozialistaren tesi historikoei” gehitu izana, kutxa bakarra deiturikoa mantentzeko bermeari atxikita.

Une historikoa da bihar Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak transferentzien egutegi bat adosteko egingo duten bilera. Oso garrantzitsua da, eta sozialistak Pedro Sánchezen @ HYPERLINK "https://twitter.com/sanchezcastejon?ref_src=twsrc%5Etfw"sanchezcastejon Gobernutik eta Euskaditik #Euskadipic.twitter.com/W1ruVOiMCF hori bultzatzen ari garelako gertatu da.

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) February 19, 2020

Idoia Mendiak Gobernu sozialistari egotzi dio akordioaren meritua, “sinesten duelako Estatutuan Espainia autonomikoan sinesten duenez, Alderdi Popularrak ez bezala, sikire auzitegiek behartutako eskumenak ere ez baitzituen transferitu”. “Bi gobernuen arteko harreman normalizatua eta mahai baten inguruko elkarrizketa instituzionalaren bidea” azpimarratu ditu itunerako giltzarri.

“Hori da balioan jarri behar duguna, politika onbidezko giro batean eta fokua garrantzitsua den horretan, herritarren bizimodua hobetzean alegia, jarriz egin daitekeela, Kataluniakoaren aldean, euren autogobernua hondatu baitute aldebakarreko bide bati segitzeagatik, horma baten kontra jotzera besterik ez duena eraman; edo hauteskundeak irabazi ez eta auzitegietan edo jendea kalera ateraz irabazi nahi dituztenek jasanarazten diguten zarata mediatikoaren aurrean”, esan du.

Buruzagi sozialistak, bestalde, Zaldibarko zabortegiaren luizia aipatu du, eta “besarkada bat eta bere elkartasun osoa” bidali nahi izan die Joaquín eta Alberto desagertutako langileen senideei, eta baita Eibar, Ermua eta Zaldibarko herritar guztiei ere.

Gertatutakoa "denoi, administrazio guztiei eta erantzukizun politikoak ditugunoi dagokigun tragedia" dela uste du, eta esan du "zabortegien ereduari buruzko gogoeta" egin behar dela, "industria-hondakinekin zer egin behar dugun aztertuz, eta araudiak zer aldaketa eskatzen dituen ikusi; kontua da ahal den guztia egin behar dela halako tragediak berriro gerta ez daitezen".