Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Lehen Euskadin bezala, orain Katalunian defendatu behar da politika normaltasunez egiteko eskubidea”

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak “xantaiaren aurrean amore emango ez duten PSCko alkateekiko elkartasuna” adierazi du

1. argazkia
Idoia Mendia, frente a la nueva Casa del Pueblo de Tolosa, rodeada de militantes y cargos tolosarras y gipuzkoanos. Foto | Socialistas Gipuzkoanos

Idoia Mendiak, Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, gaur adierazi du azken urteetan euskal gizarteak lortu duela politika normaltasunez egitea, eta alderdi bateko kide izatea edo alderdi bat gogoko izatea arazorik izan gabe. Horrez gain, esan du orain Katalunian defendatu behar dela eskubide hori; izan ere, PSCko (Kataluniako Alderdi Sozialista) alkateak mehatxuak jasotzen ari dira legez kanpoko erreferendumari kontra egiteagatik.

“Euskadin lortu dugu, baina orain, zoritxarrez, Katalunian defendatu beharra dugu. Azken egun hauetan PSCko alkateak mehatxu onartezinak jasotzen ari dira erreferendum independentistaren aurka azaltzeagatik”, esan die Idoia Mendiak komunikabideei Tolosako Herriko Etxea berriz inauguratzeko ekitaldia hasi baino lehen. Azaldu duenez, “harresiak hautsi ditugu Tolosan, bizilagunengandik gertuago egoteko, eta askatasunaren leihoa ireki dugu”.

Kataluniako egoerari buruz, PSE-EEren idazkari nagusiak ziurtatu duenez “irainak, hertsapenak eta presioak sortzen ari diren giroak Euskadiko udaletan duela gutxira arte bizi izan genuena gogora ekartzen digu”. Idoia Mendiak “elkartasun osoa adierazi du xantaiaren aurrean amore emango ez duten eta askatasuna eta demokrazia babestu nahi duten PSCko eta beste alderdi batzuetako alkateekiko eta beste udal-kargu batzuekiko. Ez ditugu bakarrik utziko”, esan du.

“Euskal Sozilistek aspaldi aldarrikatu dugu, askotan bakarka, dialogoaren bidez aurkitu behar dela Kataluniako egoerarako irtenbidea. Irtenbide hori herrialdea modernizatzeko erreforma federala izan behar da, autogobernua handitzeko Kataluniako herritar askok egindako eskaerari erantzuna emateko. Baina elkargune hori aurkitzea zaila da, independentistak egiten ari diren mehatxuak eta jarraitzen ari diren deriba antidemokratikoa direla eta. Horregatik, lasaitzeko eskatzen dut gaur. Zenbaitetan Kataluanian harrotasunez adierazi duten senya (zentzutasuna) eskatu nahi dut”, baieztatu du.