Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak #25S

Idoia Mendia: "Berdintasunaren lehendakaria izan nahi dut"

Patxi Lopezek esan du inoiz baino beharrezkoagoa dela ezker “zentzudun” bat nazionalismoei eta populismo hutsei aurre egiteko”

1. argazkia
Patxi López eta Idoia Mendia Barakaldon

Lehendakarirako PSE-EEko hautagaiak, IDOIA MENDIAK, “banatzen gaituzten eztabaiden bidez erakundeak kolokan berriz ez jartzeko” deia egin du, eta ziurtatu du “nazionalismo zaharrak badituela nazionalismo berriaren aulkiak” Podemosi esker.

Barakaldoko Anaien parkean PSOEko Ekintza Politikoko eta Herritarren idazkari PATXI LOPEZEKIN batera, Mendiak esan du irailaren 25ean “herrialdearen inguruan bi eredu garbi baino ez direla egingo, EH Bildurena, nazionalisten eskubideak blindatzekoa, eta sozialistena, gizarte-eskubideak blindatzekoa".

EAJren inguruan, “profesionalak direla eskakeatzen, eta, beti bezala, jarraitzen dutela erantzun gabe" esan du.  Bestalde, “Podemosek azkar ikasi duela” esan du, “berriak baitira, baina eskakeatzeko orduan ere profesionalak dira”.  “Erantzun fetitxe bat hartu dute gain:  herritarrek diotena”, azaldu du.

Bere ustez, “ezin zaio konfiantza eman Legebiltzarrean zer aldeztuko duen ez dakien bati”. Hori dela eta, botoaren bidez jendearen arazoak ebatzi nahi dituztenek, PSE-EEren botoaren bidez baino ez dute horren bermea.

Hori dela eta, “sozialistentzako ez diren botoen bidez nazionalistek eztabaidatuko dute XXI. menderako independentismo hobearen inguruan, URKULLUK dioen bezala, edo XIX. mendekoaren onenaren inguruan, EH Bilduk proposatutakoaren arabera, edo Podemosen denboraldikoaren inguruan”.

SUBIRANOTASUNAK ETA INDEPENDENTZIA

Bestalde, PATXI LOPEZEK esan du euskal herritarren arazoak ez direla “subiranotasunak edo independentziak, batzuen kezka bakarra baldin badira ere".

“Atzoko eztabaidan ikusi genuen, EAJ, Bildu eta Podemos ados jartzeko prest daude subiranotasunaren inguruko kontsulten eta autodeterminaziorako aurrerapausoen inguruan.  Sozialistok enplegu-planen inguruan, gizarte-politikak indartzearen inguruan, zerbitzu publikoak modernizatzearen inguruan, gure industria bultzatzearen inguruan egin nahi dugu lan", nabarmendu du.

Hori dela eta, PSE-EEk “Euskadiren gizarte-eraikuntzari ekingo dio, eta horrek batzen du, integratzen du, batera aurrera egiten laguntzen du”.  “Baina ez dugu zuen eraikuntza nazionalaren alde egingo, horrek banaketa eta borroka baino ez baitu ekartzen”, ziurtatu du.

Bere ustez, “irailaren 25ean ondokoen artean aukeratu behar dugu: batu edo banatu, aurrera egin edo gelditu, herritarren benetako arazoei erantzun edo alderdien ametsei erantzun”.

“Batzuek gure proiektu ideologikoak askatasunean, berdintasunean eta gizarte-justizian oinarritzen ditugu.  Beste batzuek aberastasuna eta boterea gutxi batzuen eskuetan metatzean, behar publikoen espekulazio pribatuan, edo nazionalismoan eta independentzian oinarritzen dituzte, esan du.