Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Euskal Kontseilu Nagusiaren 40. urteurrena

Idoia Mendiak bizikidetzaren alde egiten du apustu estatutuaren erreforman, “etiketarik eta iraganari begiratu gabe”

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak goraipatu du Euskal Kontseilu Nagusia dela inor baztertu gabe ezberdinen arteko adostasunarekin aurrera egiteko eredua

Mendiak nahi du estatutu berria erabilgarria izatea herritar guztientzat, “eta erabilgarri izateko legearen barrukoa izan behar du”, adierazi du Euskal Kontseilu Nagusiaren 40. urteurrena oroitzeko ekitaldian

1. argazkia
Alfredo Retortillo, Isabel Celaá, Mº Jesús San José, Iñaki Arriola, Ángel García Ronda, Eider Gardiazabal, Idoia Mendia, José Antonio Maturana, Rodolfo Ares y Carlos Aguirre, consejeros socialistas del Gobierno Vasco y del Consejo General Vasco | Foto: Socialistas Vascos

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak iradoki du “duela 40 urte Gernikako Estatutua sorrarazi zuen bizikidetza anitzeko markoa sendotu behar dela”, eta “akordioak handitzearen eta duela lau hamarkada bazterrean geratu zirenak txertatzearen” alde egin du, bizikidetza aurrera eramateko “etiketarik eta mitorik gabe, eta existitzen ez den iraganari begiratu gabe”. 

Mendiak Ramón Rubial Fundazioak Bilbon antolatu duen ekitaldian parte hartu du, Euskal Kontseilu Nagusiaren 40. urteurrena ospatzeko. Ekitaldian izan dira, besteak beste, gaur egungo Eusko Jaurlaritzako hiru sailburuak –Iñaki Arriola, Alfredo Retortillo eta María Jesús San José–, alderdiko zenbait buruzagi –Ángel García Ronda eta José Antonio Maturana– eta Euskal Kontseilu Nagusiko kideak. Ramón Rubial izan da haien guztien presidente.

Hitzaldian, Mendiak ziurtatu du sozialistak “Agirreren gobernuaren xarmaren ondorengo sentitzen direla, gobernu horren bidez, sozialistek eta nazionalistek komunistak eta errepublikarrak bildu baitzituzten auzi komunean”. Halaber, Rubialen eta Patxi Lópezen gobernuak aipatu ditu, “ezberdinen artean bizitzeko nahia inork baino hobeto ulertu baitzuten”.

Halaber, ziurtatu duenez, Euskal Sozialismoa “gure bi estatutuen argia izan zen kulturaren protagonista eta oinordeko sentitzen da, hain zuzen ere, ideiengatik inor baztertu gabe Euskadik berriz ere herritarrei arreta ematea eragin zuen kulturarena”.

“Askatasun-auziaren protagonistak eta oinordekoak, berdin-berdin, bai eta elkartasuna, justizia soziala, demokrazia eta askatasuna eragin ditugun itun guztienak ere. Guztiontzako gobernuenak. Guztiontzako akordioenak”, adierazi du.

Mendiaren arabera, “Euskal Sozialistok aukera dugu herrialde honekin dugun konpromiso historikoa berritzeko eta gure ispilua, gizarteari begiratzeko erabiltzen duguna, euskalduna baino ez dela esateko”. “Ez dugu ezer begiratzeko kanpoan, eredurik ez, formula magikorik ez; gai izan baikara erkidego gisa kontakizun partekatu bat sortzeko”, azpimarratu du.

Bere aburuz, urteurren honek “aukera ematen du gogora ekartzeko nahiko berria den iraganaren isla direla elkartasuneko proiektu partekatu batean aurrera egiten duten herritarrak, eta aurrerapen eta gizarte-kohesio handiagoko etorkizun bat uzteko konpromisoa hartzen dugula”.

"Gogora ekartzen dugu kartzeletatik eta iluntasunetik irten eta bere burua hobetu zuen belaunaldi hori; Osakidetza, eskola publikoa, DSBE, Ertzaintza, euskararen berreskurapena eta beste hainbat gauza ahalbidetu zituena”, nabarmendu du. Horrez gain, gehitu du “sableen eta bonben zarataren erdian oraindik, haiek beren ezberdintasunak gainditzeko gai izan baziren, guztion ongizaterako, gu ere gai izan behar gara etorkizun hobea eraikitzeko, are gehiago jadanik mehatxurik eta beldurrik ez baitugu”.

AUKERAK

“Datozkigun arriskuak” aitortu eta gero, Mendiak esan du “ezagutzen dituela ditugun aukerak” eta bere alderdiak “denak aprobetxatzea” nahi duela; izan ere, “ezin dugu aukera galdu herrialdearen eraldaketa berrirako oinarriak finkatzeko, Espainiako gainerako lurraldeei, Europa eta mundua kontuan hartzeko eta aurrerapen ekonomikoaren, modernizazioaren eta gizarte eskubideen aitzindari garela esateko”.

“Gure seme-alabei ezin diegu esan sentitzen dugula, eta beren aiton-amonek eraiki zutena kudeatzeko bakarrik izan garela gai, ez berriz, bizikidetzaren aldeko akordio handia eguneratzeko”, ohartarazi du.

Horregatik, esan du sozialistek etorkizuna aldarrikatzen dutela eta adierazi du Euskal Sozialistek, “gizartea terrorismoaz askatzeko gai izan eta gero, irmoki ekingo diotela akordioak handitzeari, duela lau hamarkada beren burua baztertu zutenak txertatzeari eta belaunaldi berriei konpromiso berri bat ekartzeari”.

Horren harira, gogorarazi du “gaur estatutua modernizatzeko erreforma batean murgilduta gaudela, eta horrek aukera bikaina dakarkiola euskal gizarteari”. Horrez gain, nabarmendu duenez, Gernikako Estatutuak “bizikidetza anitzerako markoa sortu zuen duela ia 40 urte, eta hori sendotu nahi dugu”.

“Ez dio ukorik egin nahi gure iragan berrienari, Euskadi orain garena bihurtu duenari. Inoiz ez gara orain baino gehiago izan, hortaz, ezin dugu mendeei atzera begira egin arrazoirik gabeko tristurarekin”, adierazi du.

Mendiak uste duenez, “azken hamarkadetan asko eta ezberdinak izan bagara, eta orain baino askoz baldintza txarragoetan indarrak batzeko gai izan bagara herrialdeak aurrera egin zedin, gaur errazagoa izango da”.

“ETA-REN MEATXURIK EZ”

Horren ildotik, baieztatu du “ETAren mehatxurik ez dagoenez, eta nazionalismoak Kataluniako esperientziarekin eskarmentua hartu duenez, sozialistek “euskal gizartearen eskura jarriko dutela bizikidetzaren aldeko apustua, etiketarik eta mitorik gabe, eta existitzen ez den iraganari begiratu gabe”.

PSE-EEren buruzagiak babestu du autogobernuak “euskal herritarren egunerokotasunerako erabilgarria izan behar duela, etorkizunari hel diezaion”, eta ohartarazi du “populismorik eta bete ezin diren promesik ez badugu nahi; blokeen borrokarik, batak besteari aurka egiten dion politikarik ez badugu nahi, konfiantza izan behar dugula, banandu beharrean, batzeko gai izango garela, akordioak egiteko”.

“Akordio handiak, aurrera egiteko nahiak... bakarrik lor daitezkeela bata besteari aitortuz, ezberdinak garela onartuz, legeria zein askatasun-, berdintasun-, justizia- eta elkartasun-printzipioak errespetatuz” ohartarazi ondoren, ziurtatu du sozialistek oraindik “batzeko nahia dutela”, “eta nahi berdina dutela herritar gehienek, elkar-ulertzea, egonkortasuna, aurrerapena eta kohesioa eskatzen dituzte eta”.

Mendiak ziurtatu duenez, Euskal Sozialistek “ez diote nahi horri inoiz ukorik egingo; eraldaketarako eta herrialde bat elkarrekin eraikitzeko nahi hori ez dute ahaztuko”. “Euskal sozialismoak ez dio atzea emango euskal gizartearekin duen erantzukizunari, eta bide segurua eta berritzailea bermatuko dio. Baretasuna eta ausardia, legeria eta handi-nahia eskatzen dituen bidea”, errepikatu du.

Horren harira, ziurtatu du Euskal Sozialistek “konprometituta jarraituko dutela beste alderdiekin dituzten alderdi komunak aztertzeko, desadostasunak kudeatzeko eta aniztasunaren balioa ulertzen jakiteko”.

Mendiak berriz ere aldarrikatu du “ezberdinen artean ados egotea dela aurrera egiteko bidea, inor proiektutik at utzi gabe”. “Estatutu berria herritarrentzako erabilgarria izateko lan egingo dugu”. Eta erabilgarri izateko, bideragarria izan behar du”, esan du amaitzeko.

´ERREFERENTE MORALA ETA POLITIKOA”

Bestalde, Eider Gardiazabalek, eurodiputatu sozialista eta Ramón Rubialen bilobak, gogorarazi du bere aitonak “erreferente pertsonala, morala eta politikoa izaten jarraitzen duela”, eta atsekabetuta agertu da gaur egun “sozialistok aztertuak garelako egunero euskaldunak zein neurritan garen jakiteko”.

“Bere garaiko elkarrizketetan, Ramóni kolokan jarri zitzaion sozialista izateagatik, euskaraz ez jakiteagatik, Espainiarekin hautsi nahi ez izateagatik edo Euskadi ordezkatzeko pedigririk ez izateagatik”, salatu du; eta, jarraian, gehitu du gaur egun “batzuek lehendakari titulua ukatzen diotela Patxi Lópezi eta haren gobernuari”.

Haren hitzaldian, Ramón Rubial Fundazioaren presidenteak, halaber, sozialistek euskal politikaren historian zehar bete duten rola balioztatu du, eta Katalunian erakundeak alderdien aldeko interesen bidez ustel bihurtzen dituztenak gaitzetsi ditu”.