Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa "Gaur Egun" saioan

PSE-EEk dio EAEk "Estatutu sozialago bat" behar duela, egungoa "nahiko zahar" geratu delako

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak uste du gaur egungo Estatutua "nahiko zahar" geratu dela, eta, ondorioz, "gobernu gisa tresnak behar ditugula herritarren beharrak betetzeko"

1. argazkia
Idoia Mendia, en los estudios de EITB en Bilbao, durante la entrevista en el programa "Gaur Egun" | Foto: Socialistas Vascos.

Idoia Mendia, PSE-EE alderdiko idazkari nagusiak astearte honetan adierazi du Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) egungo Estatutua "nahiko zahar" geratu dela eta Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak "Estatutu sozialago bat" behar dutela.

ETB 1en egindako elkarrizketa batean, EAEko sozialisten buruzagiak azpimarratu du Estatutu berriak etxebizitza eta Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta moduko eskubideak eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bezalako kontzeptuak jaso behar dituela.

"Estatutua nahiko zahar geratu zaigu, eta etxebizitza eskubidea, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eskubidea, berdintasuna eta hori guztia bermatu eta finkatu behar ditugu gure estatutuan, hau da, Estatutu sozialago bat behar dugu. Gobernu bezala, tresnak behar ditugu. Beste estatutu moderno batzuetan badaude tresnak erantzun arinak emateko zure hiritarren beharrei, eta gure Estatutuak ez ditugu tresna horiek", azaldu du.