Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #A28ko hauteskunde orokorrak

Idoia Mendiak ohartarazi duenez, #A28an abstenitzeak «eskuina sendotzeko» baino ez du balio

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak dei egin du Euskadin boto aurrerakoi denak mugiarazteko eta PSOEri bozkatzeko, Pedro Sánchez Gobernuko presidentea izateko

1. argazkia
Adriana Lastra, Idoia Mendia, Patxi López y Alfredo Retortillo, en la plaza Bide Onera de Barakaldo | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak ohartarazi duenez, datorren #A28an abstenitzeak hauteskunde orokorren ostean eskuinak «sendotzeko» baino ez du balioko Horregatik, dei egin du, Euskadin, euskaldun denek PSOE bozkatzeko, eta, horrela, Espainian gobernu aurrerakoia nahi dutela adierazteko. «Garaitu ez ezik, gobernatu nahi dugu» esan du.

Kanpainako bigarren eguneko Euskal Sozialisten ekitaldi nagusian izan dira Adriana Lastra PSOEko idazkariorde nagusia, Patxi López Kongresurako Bizkaiko zerrendaburua eta Alfredo Retortillo Barakaldoko alkategaia.

Euskal Sozialisten buruzagiak uste duenez, gauza ziurra da zenbait alderdik, adibidez, Voxek edo PPk, «memoria historikoaren legeak desegin nahi dituztela», eta, Ciudadanosek, bestalde, «hiru alderdi horien parte izango dela milaka familiari duintasuna itzuli dien lege bat indargabetzeko».

Mendiak Pedro Sánchezen «aldaketa-gobernua sendotzearen» alde jo du, eta, nabarmendu duenez, «abstenitzea ez da aukera bat, eta etxean geratzeak eskuina sendotuko du». «Garaitu ez ezik, gobernatu nahi dugu», azpimarratu du.

Gainera, adierazi duenez, Koloneko hiru alderdiek –PPk, Ciudadanosek eta Voxek– «Pedro Sánchez presidente sozialistak eraiki duena desegin nahi dute: pentsio duinak, hezkuntza publikoa eta emakumeentzako berdintasuna».

«Pedro Sánchezen gobernuak udalekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean aritzen da... Elkarrizketan aritzen da, eta hori falta izan zaio Espainiari», esan du amaitzeko.

Adriana Lastra

Adriana Lastra PSOEren idazkariorde nagusi eta taldeko Kongresuko bozeramaileak azpimarratu du, halaber, garaitzeak ez duela gobernatzea esan nahi, eta, eskuina sigla ugarirekin aurkezten bada ere, benetan bakarra dela eta azken 40 urteetan eraikitakoa desegin eta haustera datorrela.

Lastrak adierazi duenez, harro dago Pedro Sánchezek Espainiako Gobernuan eginiko kudeaketaz, eta ohartarazi duenez, sigla ugarirekin badator ere, eskuina bakarra da, eta azken 40 urteetan eraikitakoa haustera dator. «Herrialde bat eraikitzea bezain garrantzitsua da hura haustea saihestea», gehitu du.

Babestu duenez, Mariano Rajoyren kudeaketako zazpi urteetan eskubideak eta askatasunak murriztu ziren, Gobernu sozialistarekin ez bezala, zeinak lanarteko gutxieneko soldata handitu duen azkeneko hamar hileetan. «Zekena izan beharra dago langile batek 900 euro kobratu ezin duela pentsatzeko. Horrelakoa da eskuina», esan du.

Halaber, baieztatu duenez, datorren apirilaren 28an jokoan egongo da zer herri-eredu nahi dugun, «barneratzailea eta anitza», edo «Espainia homogeneoa eta kolore bakarrekoa, zuri-beltzeko Espainia».

Horrekin lotuta, «zaldiaren gainean armez eta pistolez hizketan datozen ar alfak» kritikatu ditu –Voxesko buruzagiaren, Santiago Abascalen, inguruan–, bai eta «hezkuntza publikoa baino pribatuari laguntzen dion, hezkuntza zatitzen duen eta pentsioen sistema kapitalizatu nahi duen» eskuina ere.

Horrela, esan duenez, pentsioek «etorkizuna izango dute baldin eta PSOEren gobernuak zuzentzen badu herrialdea», ez berriz, «ongizate-estatua hautsi eta eskubiderik gabeko gehiengoa gutxiengo pribilegiatu batek gobernatzea nahi duen eskuinak zuzentzen badu».

Patxi López

Patxi López lehendakari ohi eta Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak uste duenez, lehen aldiz mehatxu handia jasaten ari da hainbat hamarkadez eraikitako elkarbizitza-eredua, eta zalantzan jartzen ari dira berdintasuna, eskubideak eta askatasunak.

 Lópezek kritikatu du PP eta Ciudadanos ez direla beren Europako kideak bezala aritzen, eta, «muturreko eskuina baztertu beharrean, harekin itunak egin eta mimetizatzen direla». «Zaila da Casadok eta Abascalek esaten dituzten astakeriak bereiztea», salatu du.

Alfredo Retortillo

Alfredo Retortillo Barakaldoko alkategaiak «hautetsontziak boto sozialistez betetzearen» alde jo du, etorkizuna jokoan dagoelako. Hala, eskuinek eraiki nahi dituzten harresien aurrean, hautagaiak, halaber, «bidegabekeriak ezkutatzeko banderak erabiltzen dituztenak» salatu ditu.

Azkenik, Pablo Casadoren «harrokeria», Albert Riveraren «handiustea» eta Santiago Abascalen «borroka-grina» kritikatu ditu, elkarbizitza eta gizartea pozoitu nahi dituztelako.