Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2020

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Alarma Egoeraren lehen astea

Idoia Mendiak "batailaren lehen lerroan" dauden langileen lana eskertu du

1. argazkia

Euskal Sozialistak bideo bat eman du gaur argitara, koronabirusaren krisiagatik Alarma Egoera indarrean jarri denetik lehen astearekin bat.

Honako alor hauetako langileoi:
🚨osasun publikoa
🏥garbiketa-zerbitzuak
🏪supermerkatuak
🚔zerbitzu publikoak

Eta etxean zaudetenoi: #eskerrikasko#EsteVirusLoParamosUnidos#EtxeanGeraZaitez#NiEtxeanGeratzenNaiz pic.twitter.com/iE8eFvt2pn

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) March 21, 2020

Bideoa sare sozialen bidez zabaldu da eta hainbat mahai eta agerraldi instituzionalen irudiak uztartzen ditu, baita egun hauetan herritarren aldetik garatzen ari diren hainbat ekimenenak ere, esaterako Osasun Langileentzako Txaloak ekimena edo atzo Sansomendiko kuartelean hainbat ertzainek Guardia Zibilari egindako bat-bateko omenaldia.

Bideoan, PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, bereziki eskertzen die egun hauetan “tinko" jarraitzen duten eta "batailaren lehen lerroan euren lana betetzen" ari diren profesional guztiei (osasun langileak, elikadura denda eta supermerkatuetako langileak, garraiolariak, enplegatu publikoak...). 

“Zueoi guztioi, eskerrik asko, zuen lanari esker guztiok datorren egunean indartsu eta baturik irten ahalko dugulako. Birus hau guztion artean geraraziko dugu”, esanez amaitzen du Mendiak.