Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSOEren Batzorde Federala

Idoia Mendiak esan duenez, Pedro Sánchez presidenteak irekitako «itxaropenaren aroa» sendotu behar du Euskadik hurrengo hauteskundetan

PSE-EEren idazkari nagusiak PSOEren Batzorde Federalaren aurrean nabarmendu du oso garrantzitsua dela Espainiako eta Euskadiko gobernuak zein euskal aldundiak eta udal nagusiak «lerrokatzea», horietan guztietan sozialistak egonez

Mendiak terrorismoaren biktimak ekarri ditu gogora #OroimenarenEguna dela medio, eta Batzorde Federalean izan direnek txalo zaparrada batez erantzun dute

1. argazkia
La Secretaria General del PSE-EE, Idoia Mendia, junto al Secretario General del PSOE y Presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, en el acto que se ha celebrado en Fuenlabrada (Madrid) tras el Comité Federal | Foto: Socialistas Vascos.

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak baieztatu duenez, «Pedro Sánchez presidenteak ekainaren 1ean irekitako itxaropen-aroa sendotu behar du Euskadik hurrengo udal- eta foru-hauteskundeetan».

PSOEren Batzorde Federalean –gaur egin dute Fuenlabradan (Madrilen)– egin duen hitzaldian Mendiak nabarmendu duenez, PSOEren Gobernuarekin aro berri bat ireki da, eta, horri esker, hainbat gauza berreskuratu dira: «politika, elkarrizketa herritarrekin eta Espainiaren proiektu bateratua partekatzen dugun lurraldeen arteko elkarrizketa».

Idoia Mendiak azpimarratu du «Pedro Sánchez Rajoyren sei urte ilunei amaiera ematen ausartu zenetik, hogei urte baino gehiagoren buruan, sozialistok lehen aldiz gaude euskaldunei eragiten dizkieten erabakiak hartzen diren gobernu denetan».

«Gobernuetan lerrokatuta gaude, baina herritarrekin eta elkarrizketarako eta akordioak egiteko beren nahiekin ere bat egiten dugu, baita Euskadi eta Espainia sendoago egiten duen aniztasun hura bermatzeko eskaerarekin ere», gehitu du.

PSE-EEren buruzagiak azpimarratu duenez, «Espainiako Gobernua aliatu izateko behar handia genuen Euskadin, hainbeste min eragin digun elkarbizitzarako tokia sendotzeko; eta gaur gogora ekarri dugu egun berezi honetan, #OroimenarenEguna dela medio, inoiz erail behar izan ez zituzten horiek oroitzen ditugun egunean».

Une horretan, ekitaldian izan diren guztiek, zutunik, txaloaldi luze eta hunkigarria egin dute.