Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Euskadi Irratiko Boulevard irratsaioan

Idoia Mendiak EAJri ohartarazi dio Estatutua berritzeko egin duen proposamenak “Ibarretxe ekartzen duela gogora”

Mendiak "ez du ulertzen" EAJk “bere burua baztertu izana” Itun Antiterroristaren deialditik, ETAren aurkako borrokan “erabilgarria” izan denetik

Errepikatu du PSOEk ez dituela Rajoyren aurrekontuak babestuko, “ez dituztelako azken urteetako murrizketak” leheneratu, eta “behin-behineko adabakitzat” jo du EAJk Rajoyrekin hitzartutako pentsio-igoera

1. argazkia
Idoia Mendia, en una foto de archivo, durante una entrevista en el programa Boulevard de Radio Euskadi | Foto: Socialistas Vascos.

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, EAJri ohartarazi dio Gernikako Estatutua berritzeko egin duen proposamenak “asko gogoratzen duela Ibarretxek egindakoari, eta denok dakigula nola amaitu zuen”.

Mendia elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko Boulevard irratsaioan, eta, esan duenez, konfiantza du autogobernuari buruzko ponentziak alderdi politikoen arteko akordio “bideragarria eta legearen barrukoa” eragingo duela.

"Sozialistok uste dugu estatutua berritu daitekeela Euskadi soziala finkatzeko eta herrialdea modernizatzeko, azken lau hamarkadetan eraiki dugun hori, alegia, eta horrek bideragarria eta legearen barrukoa izan behar du", adierazi du.

Adabakia pentsioetan

Mendiak errepikatu egin du PSOEk "ez duela inoiz bozkatuko PPren aurrekontuen alde, Rajoyren gobernuaren politika negatiboak ez dituztelako konpontzen: sendagaien ordainketa, murrizketak osasun- eta hezkuntza-arloetan…”. Bestalde, "behin-behineko adabakitzat" jo du EAJk eta Mariano Rajoyk egindako akordioa, zenbait pentsioren KPI aldatzeko, nazionalistek PPren aurrekontuak babestearen truke.

"Sozialistok lortu nahi dugu denboran iraungarria den pentsioen sistema publiko bat, gure ilobei hori uzteko. Eta horri ekin behar zaio Toledoko Itunean. PPk, Ciudadanosek eta EAJk jarri behar dute abian Toledoko Itun hori”, esan du.

ETAren porrota

ETA banda terrorista desegin eta gero, gobernuko presidenteak, Mariano Rajoyk, itun antiterrorista deitu du. Mendiaren ustez, "oso erabilgarria izan da" ETAri aurka egiteko, eta, horregatik, ez du ulertzen zergatik “baztertu duen bere burua EAJk” datorren bilerei dagokienez.

PSE-EEren idazkari nagusia ETAk Kanbon erabilitako antzezpenaren aurka agertu da, ez baitu aldaketarik eragin euskal gizartean, pauso garrantzitsua 2011n, ETAk hiltzeari utzi zionean, eman zelako.

PSE-EEren buruzagiak uste du orain Euskadin “oinarri sendoak bilatu behar direla etorkizuna eraikitzeko”, eta, horretarako, terrorismoak bidegabe sortutako kaltea aitortu behar da.

Hortaz, garrantzitsuena da euskal indar politiko guztiek aitortzea hiltzea ez zela bidezkoa izan, eta estatu baten alde egiteko hiltzeak inoiz ez zuela justifikaziorik izan”.

ETAko presoak etxeratzeari dagokionez, Mendiak uste du Estatuak “kartzela-politika inteligentea garatu beharko lukeela Estatuari begira”, ETAko presoak gizarteratzeko xedez.

“Presoak gizarteratu behar dira kartzelatik irteten direnean, elkarbizitza lortu behar dugu eta, ez berriz, baterako existentzia”, adierazi du.