Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak #25S

Idoia Mendia: "9 legebiltzarkide sozialistek lan egingo dute Euskadi subiranotasun-proiektutan nahas ez dadin"

"Halako emaitza txarra” ez zuela PSE-EEk espero onartu du Idoia Mendiak

1. argazkia

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarirako hautagai IDOIA MENDIAK onartu du bere alderdiak igandeko hauteskundeetan PSEk espero ez duen “emaitza txarra” izan duela.  Halaber, ohartarazi du horren ondoriozko mapa politikoa dela eta “hitz egitera eta akordioak bilatzera” behartuta daudela.

Bilboko egoitza sozialistan egindako agerraldian, PSEko agintari eta hautagaiek hauteskundeetan emaitza txarra lortu dutela onartu du idazkari nagusiak, eta Batzorde Exekutiboko kideekin batera agertu da alderdiak lortutako emaitzen inguruko lehen balantzea egiteko. Aurreko legegintzaldian 16 legebiltzarkide zituen.

Mendiak esan du “ez zutelako halako emaitza espero”, baina gaineratu du "behar den moduan baloratuko duela", indar berri bat sartu dela eta hauteskundeen parte-hartzea txikia izan dela kontuan izanda; “Espainian egoera nahasgarria dugula” egin dira hauteskundeak.

PSEko hautagaiak Iñigo URKULLUREKIN hitz egin du, zoriondu du, eta esan du herritarrentzat EAJ irabazi duela, baina “aulkien banaketa oso zatikatua gelditu dela". Ondorioz, alderdiek "hitz egin beharko dute eta akordioak lortu beharko dituzte politikak aurrera ateratzeko".