Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSE-EEren 8. Kongresua

"Ezkerraren bermea" izango da Euskal Sozialisten 8. Kongresuaren lema

400 ordezkari baino gehiago egongo dira Euskalduna Jauregian (Bilbo) irailaren 30ean eta urriaren 1ean egingo den Kongresuan. Pedro Sánchezek eta Miquel Icetak parte hartuko dute Kongresuaren irekieran. Haren bidez, Idoia Mendia berretsiko dute Euskal Sozialisten idazkari nagusi gisa. Zapatero presidente ohiak Euskadiko terrorismoaren amaierari buruzko mahai-inguru batean parte hartuko du, Alfredo Pérez Rubalcaba, Patxi López, Jesús Eguiguren eta Idoia Mendiarekin batera

1 / 4
1. argazkia
Miguel Ángel Morales presenta el 8º Congreso del PSE-EE | FOTO: Socialistas Vascos

´Garantía de izquierda-Ezkerraren bermea´ izango da Euskal Sozialistok irailaren 30eko eta urriaren 1eko asteburuan egingo dugun 8. Kongresuaren lema. Bilboko Euskalduna Jauregiak 400 ordezkari baino gehiago hartuko ditu, eta horiek ardura izango dute hurrengo urteetarako PSE-EEren ibilbide-orria onartzeko. Uda aurretik hasi ziren ibilbide-orria lantzen, eta bi txostenetan -organikoa eta politikoa- jaso da.

"Edukiz beteriko kongresu garrantzitsua da, eta Alderdi Sozialistan garai berri bat ekarriko du. Horrez gain, datozen urteetan egin nahi dugun bidea zehaztuko da Kongresuan", esan du Miguel Ángel Moralesek, PSE-EEren Antolamenduko idazkariak.

Kongresuaren bidez, Euskal Sozialisten apostua berretsiko da, hain zuzen ere, "ezker erabilgarria, arduratsua eta eraldatzailea" izatearen eta "herrialde bat zein zerbitzu publikoak eraikitzearen eta eskubideak handitzearen" aldekoa. Izan ere, apustu horri esker, PSE-EE udal- eta foru-gobernuetako nahiz Eusko Jaurlaritzako parte izan zen.

"Guk bermatuko dugu herrialde honetako erakunde publikoek arreta jarriko dutela jendearen benetako arazoak konpontzean, ez berriz, abentura soberanistei ekitean, Katalunian gertatzen ari den moduan; izan ere, abentura horiek gatazka eta frustrazioa besterik ez dute ekartzen", azaldu du Moralesek.

Kongresu horretan zenbait eztabaida izango dira. Euskal Sozialistok horien inguruan dugun jarrera politikoa zehaztuko dugu, eta jarrera horiek izango dira datozen urteetarako proiektuaren ildo nagusiak.

Globalizazioak eta gure gizarteetan gertatzen ari diren aldaketek dakartzaten erronkak, demografiari, migrazioari eta teknologiari dagokienez.

Konplexurik gabe arituko gara lurralde-eztabaidaren inguruan, eta autogobernuan sakontzeko egin dugun apustua aldarrikatzen dugu, Espainia federal eta Europa sozialago baten barruan.

Eta proiektu berritua eta berritzailea planteatzen dugu Euskadirentzat, eta proiektu horren barruan, iraganean jadanik bete dugun rol bat gure gain hartzen dugu sozialistok, alegia, herrialde horretako progresisten buruzagitza.

Zapatero, Pedro Sánchez eta Miquel Iceta

8. Kongresuan, Euskal Sozialistok barneko zuzendaritza-organoetako (Batzorde Nazionala, Etika Batzordea, Batzorde Federala) kideak berritu nahi ditug. Beraz, PSE-EEren Batzorde Betearazle berria hautatuko da, eta horren buru izango da gaur egungo idazkari nagusia, Idoia Mendia, militanteek hauteskunde primarioetan hatutatu zuten eta.

Kongresua larunbateko goizeko 10etan hasiko da, eta PSOEko idazkari nagusia, Pedro Sánchez, bertan egongo da, bai eta Miquel Iceta PSCko idazkari nagusia eta UGT eta CCOO sindikatuetako idazkari nagusiak, Raúl Arza eta Loli García, ere.

Kongresuaren programak mahai-inguru bat egitea barne hartu du. Larunbat arratsaldean izango da, eta Euskadin bakea lortzeko sozialisten ekarpena aztertuko da. Idoia Mendiaz gain, Espainiako presidente ohiak, José Luis Rodríguez Zapaterok, Patxi López lehendakari ohiak, Alfredo Pérez Rubalcabak (Barne Arazoetako ministroa ETAren amaiera gertatu zenean) "eta denek dakitenez, terrorismoaren porrota ekarri zuten negoziaketetako egileetako batek", Jesús Eguigurenek (PSEren presidente ohia) parte hartuko dute, adierazi du Moralesek.

Igande goizean, 8. Kongresu sozialistari amaiera emango diote PSOEren Antolamenduko idazkariak, José Luis Ábalosek, JSE-Egazeko idazkari nagusiak, Azahara Dominguezek, eta Idoia Mendiak.