Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Pedro Sánchezen gobernuaren ministroak postuaz jabetu dira

Feminista, aurrerakoia, modernizatzailea eta Europaren aldekoa. Horrelakoa da Pedro Sánchezek burututako Espainiako gobernu berria

Pedro Sánchezen gobernurko ministroak beren karguez jabetu dira Zarzuelan, eta hautatutako formulak berrikuntzak izan ditu: "Consejo de ministras y de ministros” (ministroen kontseilua) formulak emakumeek gobernuan izan duten presentzia historikoa islatzen du. Gobernuko ministro guztiek, Sánchezi jarraituz, karguaz jabetu dira Bibliarik eta gurutzerik gabe, demokraziaren historian lehen aldiz.Pedro Sánchezen gobernurko ministroak beren karguez jabetu dira Zarzuelan, eta hautatutako formulak berrikuntzak izan ditu: "Consejo de ministras y de ministros” (ministroen kontseilua) formulak emakumeek gobernuan izan duten presentzia historikoa islatzen du. Gobernuko ministro guztiek, Sánchezi jarraituz, karguaz jabetu dira Bibliarik eta gurutzerik gabe, demokraziaren historian lehen aldiz

1. argazkia
Isabel Celaá promete su cargo de portavoz y Ministra de Educación y Formación Profesional del Gobierno de Pedro Sánchez | Foto: Casa Real

Pedro Sánchezen gobernuaren ministro guztiek aukeratu dute beren karguaz jabetzeko formula Felipe VI erregearen aurrean Zarzuela jauregian. Sánchezek legez, Espainiako Konstituzioaren ale baten aurrean egin dute, erlijio-sinbolorik
gabe.

Haietako batzuek formula berritu dute, ministroen kontseiluaren deliberazio-sekretua mantenduko dutela zin egin dute eta, kabinetea osatzen duten emakumezko gehiengoari erreferentzia eginez. Formula estreinatu du presidenteorde eta Berdintasuneko titularrak, Carmen Calvok. Karguari zin egin dion bigarrena izan da, Dolores Delgado Justiziako titularraren ostean. Kide gehienek metodo hori errepikatu dute. Konstituzioaren ale bat irekita zegoen 100. artikuluan, zeinak honako hau ezartzen duen: «Gobernuko gainerako kideak izendatu eta bereiziko ditu Erregeak, presidenteak proposatuta».

Kabinete berriko kideak, zeinen izendapenak ostegun honetan argitaratu diren Estatuko Aldizkari Ofizialean, gobernuburuaren eta Kongresuko zein Senatuko presidenteen, Ana Pastorren eta Pío García-Escuderoren, nahiz Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren (BJKN) eta Konstituzio Auzitegiaren presidenteen, Carlos Lesmesen eta Juan José González Rivasen aurrean.

Karguari zin egin dion lehena Justiziako titularra, Dolores Delgado, izan da. Ondoren Erreinuaren notario nagusi gisa aritu da orain kabineteko bere kideak diren zin egiteko ekitaldietan. Ondoren, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako izendapen-ordenari jarraikiz, karguari zin egin dio Carmen Calvok presidenteorde eta Presidentetzako, Gorteen Harremanetarako eta Berdintasuneko ministroak.

Jarraian, zin egin dute Josep Borrell Kanpo-Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroak; Margarita Robles Defentsako ministroak;  María Jesús Montero Ogasuneko ministroak; Fernando Grande-Marlaska Barne-Arazoetako ministroak; José Luis Ábalos Sustapeneko ministroak; eta Isabel Celáa Hezkuntza eta Lan-Prestakuntzako ministroak. Ondoren, mahaira gerturatu dira Magdalena Valerio Laneko ministro berria; Reyes Maroto Industria, Merkataritza eta Turismoko ministroa; Luis Planas Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroa eta Carmen Calvo Presidentetzako, Gorteen Harremanetarako eta Berdintasuneko ministroa.  

Ondoren, Meritxell Batet Lurralde-Politika eta Funtzio Publikoko ministroa; Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako titularra; Màxim Huerta Kultura eta Kiroleko ministroa; Nadia Calviño Ekonomia eta Enpresako ministroa; Carmen Montón Osasun, Kontsumo eta Gizarte-ongizateko ministroa, eta, azkenik, Pedro Duque Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateetako ministroa.


17ek izapideak egin dituztenean, erregeak haiekin guztiekin atera du argazki bat.