Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak #25S

“Eztabaida nazionalistaren hustubidean ez da boto sozialista bakar bat galduko”, ziurtatu du Idoia Mendiak

PSE-EEko lehendakarirako hautagaiak ohartarazi du EAJ, EH Bildu eta Podemos "betiko nazionalistak direla, orain dela zenbait hamarkadakoak eta gaurko nazionalista berriak direla "

Pedro Sanchezek C's eta Podemosi “batera lan egiteko ardura” eta aldaketarako Gobernua sustatzeko eskatu die

1. argazkia
Idoia Mendia en el mitin de Bilbao junto a Pedro Sánchez | Foto: PSOE

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarirako hautagai Idoia Mendiak esan du boto sozialistek ez dutela “amets nazionalisten zalantzak sustatuko”, eta EAJri eta Podemosi independentziaren inguruan argi hitz egiteko eskatu ondoren, jeltzaileei “txapelatik beste kontsulta batzuk ez ateratzeko" eskatu die.

Idazkari sozialistak aipatu du PSE-EE dela “erantzunak eta ziurtasunak espero dituzten” eta “konpromisoak eta bermeak nahi dituzten” herritar gehienen indarra.  Bere ustez, “Euskadiko auzo eta herri bakoitzean zer gertatzen den alde batera utzi gabe herri honetan begirada gerora altxa dezakeen alderdia da”.

Mendiak, gainera, nabarmendu du harro esan dezaketela “herri honen eraikuntzaren arkitektoak izan direla hasiera-hasieratik”, 36ko Estatutuan izan baitziren eta 1979an Gernikako sustatu baitzuten.

Agintari sozialistak esan du “Euskadi handi egiteko, nazionalistek eta ez-nazionalistek batera egin behar izan dutela lan”.  “Batera nazionalistentzako eta ez-nazionalistentzako herria egin dugu.  Eta etorkizunean, aurrera egin nahi badugu, elkarrekin egin beharko dugu”, gaineratu du.

Mendiak azpimarratu du PSE-EE “argia dela”, “ez duela asmorik ezkutatu edo gezurrik esan beharrik".  Horren inguruan, boto sozialistak ez direla “eztabaida nazionalistaren hustubidean galduko”, esan du, eta gazteei aukerak emateko, langabeziak erreskatatzeko eta emakumeen benetako berdintasunaren alde borrokatzeko erabiliko dituztela aipatu du.

Hautagai sozialistak adierazi du PSE-EEk “adostasuna, legaltasuna eta gizarte-eskubideak" eskaintzen dituela, eta ez duela abalatuko " zalantzarik ekartzen duen planik”.  “Hortaz, norbaitek eztabaida amaiezinetan denbora galdu nahi badu, ez gaituzte aurkituko.  Ez gaude hemen herria aurrera ateratzeko beste batzuk independentziara jolasten diren bitartean", nabarmendu du.

Hori dela eta, ez duela alderdia egonkortasuna emateko akordiorik sinatuko, “herritarrei egonkortasuna emateko baizik” esan du.  “Ez da boto sozialista bakar bat erabiliko nazionalisten zalantzak eta ametsak elikatzeko.  “Horixe neure konpromisoa”, esan du.

PSE-EEko agintariak dio bere alderdiak “fidagarritasuna" eskaintzen duela, “Euskadi ondo joateko bermerik onena da”. Horregatik jarri zutela “autogobernua abian” adierazi du.

Osakidetza, Lanbide, Ertzanitza, eskola publikoa, Etxebizitzaren Legea, ETAren amaiera abian jarri genituen.  Gizarte-eskubide bakoitzak, Euskadin herritarrek duten eskubide bakoitzak sozialisten sinadura du”, zehaztu du.

Hori dela eta, esan du Euskadi hobeto egon dela PSE-EE “indartsu eta erabakigarria izan denean”, eta “okerrago” egon dela “nazionalistek sozialistak alde batera utzi zutenean banaketaren eta herritarren arteko liskarraren bidea hartu zutenean".

“Horixe da gure aurkezpen eskutitza.  Beste batzuena ez dakigu zein den, handik dabiltza.  Hemendik hara, zirkuluak egiten, zer egin jakin gabe. Baina saldoa amaituko zaie.  Txartelak ezin du gehiago ematen.  Ez dute inor engainatzen”, gaineratu du.

Hori dela eta, Podemoseko lehendakarirako hautagai Pili Zabala kritikatu du, independentismoaren inguruan ez baitu argi hitz egin, eta herritarrei "iruzurrik ez egiteko" eskatu dio, “independentziaren alde zauden ala ez jakiteko eskubidea dute”.

“Sozialistok argi dugu eta argi esaten dugu:  Ez dugu katalanak, eskoziarrak edo kanadarrak imitatu nahi.  Euskal autogobernuaren ereduarekin harro gaude (...) Ez dugu kontagailua zeron jarri behar, ez dugu hainbat hamarkadatan egindako ahalegina bota behar”, gaineratu du.

Bere ustez, Podemosek dio "dena aldatuko duela", eta horren aurrean, "gauza bera direla eta Bildurekin nahikoa dugula".

“ARGI HITZ EGITEKO EAJ-RI ETA PODEMOSI”

Mendiak esan du PSEk argi duela “herria nola hobetu”, eta horregatik EAJri eta Podemosi ere argi esateko eskatu die "EH Bilduk argi esan baitu”.

Herritarrek jakiteko eskubidea dute botoa eman baino lehen, eta EAJk ere “zenbait alderdi saldu dituela” esan du.  “XXI. mendeko independentismoa aipatzen digute orain, baina independizatu gabe.  Ez dezagun denbora noria horretan galdu.  Zer da orain aipatzen duten kontsulta?“, aipatu du.

Mendiak azaldu du badagoela “Estatutua aldatzeko prozedura bat" eta, hortaz, "txapelatik beste kontsulta berri batzuk ez ateratzeko" eskatu die.

“EAJ, EH Bildu eta Podemos.  Betiko nazionalistak, orain dela hainbat hamarkadakoak eta egungoak.  Euren artean ados jarriko direla diote hirurek.  Eurentzat, nazionalistentzat, bakarrik interesgarriak diren eztabaidei ekitea agindu dute.   Aulkiak batuz eta kenduz, ea nork hartzen duen aitaren etxea, baina aitaren etxearen aurrean trena pasatzen ari da, etorkizunaren trena”, azaldu du.

Hori dela eta, Euskadik duen arriskuaz ohartarazi du: “denbora galtzea eta trena galtzea”.  “Sozialistok nahi dugu euskal herritarrek trenera igotzeko aukera izan dezatela.  Nik jarraitu nahi dut batera Euskadi anitza eta modernoa eraikitzen.  Gizon eta emakume askeen, sentimendu ezberdinak baina eskubide eta betebehar berberak dituztenen Euskadi, bai”, zehaztu du.

Mendiak esan du “EAJko agintariei entzun dienean Gernikako Estatutuari uko egiten" bere buruari galdetu diola "zer pentsatuko duten Estatutua lortzeko lan handia egin zuten nazionalistek".

PSEko idazkariak esan du harro dagoela, euskal herritar gisa eta nazionalista gisa, “nazionalistek eta ez-nazionalistek lan handia egin baitute elkarrekin eta nazionalistentzat eta ez-nazionalistentzat egin dutela”.  “Aguirre, Rubial eta PATXI LOPEZEN oinordea sentitzen naiz”, azaldu du.

Mendiak esan du hurrengo legegintzaldian berdintasunaren bandera hartuko dutela, eta seguru dago “Euskadin onena oraindik eraikitze dugula”.  Hori dela eta, ekonomia eraldatzeko edo lan-eskubideak berreskuratzeko beharraren alde egin du.

Mendiak esan du “arrazoi anitz dituztela” herritarrei euren konfiantza eskatzeko, Euskadi “itxaropena berreskuratu behar duelako eta etorkizuna irabazi behar duelako".  “Botoa eskatzen dugu erakundeak ahulenen zerbitzura jartzeko.  Konfiantza eskatzen dugu mugak marrazteari uzteko eta ahaleginak, borondateak eta konpromisoak batzen hasteko.  Botoa eskatzen dugu Gobernuak utz diezaiola herritarrei identitatearen inguruan galdetzeari”, azaldu du.

Mendiak esan du autogobernua ustiatu nahi duela “euskal herritarren, ez nazionalisten, aurrerapena eta ongizatea handitzeko”. Adostasun handiagoak lortu nahi ditu “herritarrek euren bizi-proiektua duintasunez eta askatasunez gauza dezaten”.

“Adinekoen, gazteen eta emakumeen” lehendakaria izan nahi duela, “etsipena utziko duen eta berriz aitzindari izango den Gobernua zuzendu nahi duela” esan du Mendiak.

PSOEko idazkari nagusi Pedro Sanchezek Ciudadanosi eta Podemosi “batera lan egiteko, eta herriak merezi duen aldaketarako Gobernua abian jartzeko ardura” eskatu die.  Agintari sozialistak esan du “berpizte demokratikoa dela aldaketarako hiru indar politikoen ezaugarri komuna Rajoy kanporatzeko”.

PSOEko agintariaren ustez, “eskuin politiko, ekonomiko eta mediatikoarekiko kritika sortzen denean, egia nabarmenago egiten dela", era PP eta PSOE ez direla gauza bera.  “Aukera gara, eta proiektu autonomo baten alde egingo dugu beti”, zehaztu du.

Juan Carlos Monedero Podemoseko kideak esandakoa dela-eta —"ordezkatzera etorri direnen lagun ezin garela izan" esan zuen—, Podemoseko idazkari Pablo Iglesiasi eskatu dio "Monederori ez egiteko jaramon, ahaztu dezala PSOE ordezkatzeko obsesioa".  Hori dela eta, "elkarrekin egin behar dutela lan Mariano Rojaoy Moncloatik ateratzeko", esan dio. “Egingo dugu”, gaineratu du.

Ciudadanoseko agintari Albert Rivera ere aipatu du, “85 aulkiekin ezin da irabazi”, esan baitzuen. Gogoratu dio inbestiduraren alde egin zuela 90 aulki zituenean.  “Gauza asko batzen gaituzte, Rajoy kaleratzeko aldaketarako hiru indar politikoen ezaugarri komuna berpizte demokratikoa da, eta berpiztekora, aurrerapenerako eta gizarte-justiziarako etapa bat irekitzea, PPren gehiengo osoak murriztutako eskubideak eta askatasunak berreskuratzeko etapa izango da".

“BETO GURUTZATUAK ALTXATZEA”

Bere ustez, “pena merezi du”, eta horregatik Ciudadanosi eta Podemosi “ardura" eta "beto gurutzatuak altxatzeko" eskatu die.  “Herriak merezi duen aldaketaren Gobernuan abian jar dezagun”, adierazi du.

Sanchezek nabarmendu du Espainiak “ez duela Mariano Rajoy zuzendutako gobernua merezi eta, horregatik inbestiduraren aurka bozkatu zutela” gogorarazi du.

PSOEko agintariak esan du PSOEren “ardura aukera bat aurkeztea dela, gobernatzeko moduko aukerako gehiengo bat artikulatzea",  “PSOE ez da inoiz PPren muleta izango, aukera bat izango da.  Gure ardura da, gure memoriarekin, baloreekin eta printzipioekin", zehaztu du.

Sanchezek Podemoseko idazkari Pablo Iglesiaren inguruan esan du “gogorrago edo bigunago izatearen inguruko eztabaidan gelditu dela”, eta “gogorrena izan zen Rajoyren gobernuarekin amaitu zuela esan ondoren gobernu sozialistaren aurka bozkatzen ikustea". +

“Gobernu garbi eta sinesgarri bat, eta ez egungoa” behar dugula nabarmendu ondoren, kezkatuta agertu da “Rajoyren isiltasuna dela-eta”,

“Rajoyren isiltasuna ustelkeria politikoaren aldeko jarrera zaratatsua da.  Espainiak ez du Rajoyren gobernua merezi”, azpimarratu du.  Hori dela eta, premiazkoa dela gobernu bat osatzea dio, baina “garbia, soziala, zintzoa, eta hori ezin du bermatu”.