Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   EITB

ETB-2ko “La noche en jake” saioan PSE-EEk zergatik ez duen parte hartuko azaltzeko oharra

Euskadiko Alderdi Sozialistak, aurreko astean, ohiko bitartekoen bidez, telefono-deia baten bidez, ondoko gonbidapena jaso zuen: “La noche en jake” saioan alderdietako ordezkari bana parte hartzekoa. ETB-2n igorriko zen irailaren 30eko gauean.

Arratsalde hartan telefono bidez jakinarazi zitzaion Euskadiko Alderdi Sozialistari nortzuek osatuko duten eztabaida-mahaia: EAJko hiru (3) ordezkari, EHBilduko bat (1), Elkarrekin Podemoseko bat (1), PSE-EEko bat (1) eta PPko bat (1).

PSE-EEren ustez, halako banaketak ez die erantzuten EITBko programazioan egon beharko litzakeen berdintasun-irizpideei, eta ez du azken hauteskundeetan ikusi diren sentsibilitate politiko ezberdinen adierazpena bermatzen.

Halaber, gehiegi babesten dira alderdi jakin batzuk, eta hori ez da ohikoa telebista publiko zein pribatu gehienetako eztabaida-programetan; izan ere, beste gonbidatu batzuekin batera, gaian aditu edo ez, alderdiek ordezkari bana izaten dute.

Gogoeta horiek guztiak programako zuzendariari jakinarazi zaizkio, eta bi ordezkari sozialista izatea proposatu du. Gure ustez, horrek ez du sakoneko gaia konpontzen.  Hori guztia dela eta, eta Euskal Sozialisten iritzia entzun ezingo bada ere, gonbidapena ez onartzea erabaki du PSE-EEk.

ETBri eskatzen diogu programan bertan ohar honen berri emateko, PSE-EEk zergatik ez duen parte hartu azaltzearren. Horrez gain, ETBko zuzendariari eskatzen diogu gerora begira halako egoerak zuzen ditzan.