Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

ZUZENKETA PARTZIALAK Euskadiren Eguna dela eta abenduaren 3rako eginiko adierazpenaren inguruko Lege Proposamenari.(11/09/02/02/0002)

Eneko Andueza Lorenzok, “Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak” taldeko legebiltzarkide eta alboko bozeramaile gisa, indarrean dagoen Legebiltzarreko Erregelamenduaren babespean, ZUZENKETA PARTZIAL hauek aurkeztu dizkio Euskadiren Eguna dela eta abenduaren 3rako eginiko adierazpenaren inguruko lege proposamenari. (11/09/02/02/0002) 

KENTZEKO 1. ZUZENKETA

Proposatu da Lege Proposamenaren zioen azalpena kentzea: 

Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak osatzen duten Euskal Autonomia Erkidegoak ez du bere eguna ospatzeko jaiegun ofizialik.

Legezkoak diren hainbat ikuspunturen eta iritziren ondoren, ezinezkoa izan da oraindik Euskadiren Eguna ospatzea. Baina horrek ez du esan nahi euskal gizartea zatituta dagoenik. Hori dela eta, gizartean dagoeneko ikusten den batasunak ere egutegian izan behar du isla, euskal herritar guztien artean integrazioa eta kohesioa sendotzeko. Hala, euskara euskal herritar guztien kultura ondare nagusia da, belaunaldiz belaunaldi transmititua izan dena, eta horrek batzen gaitu euskal herritar gisa, eta horrek egiten gaitu ezberdin herri gisa. Azken batean, euskarak irudikatzen du ondoen euskal herritarren batasuna. Horrexegatik, abenduaren 3an finkatu den Euskararen Nazioarteko Eguna data ezin hobea da Euskadiren Eguna ospatzeko. Egun horretan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrok batasuna eta kohesioa adieraztea izan behar dugu helburu. 

   Hori dela eta, bidezkoa da abenduaren 3an ospatzea Euskal Autonomia Erkidegoko jaiegun ofiziala.

JUSTIFIKAZIOA: koherentzia gainerako zuzenketekin.

 

GEHITZEKO 2. ZUZENKETA 

Proposatzen da zioen azalpen hau gaineratzea:

 Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua 1979ko urriaren 25eko erreferendumean onartu zen, eta autogobernua eskuratzeko tresna eta oinarrizko arau instituzionalerako herriaren borondatea adierazten du, 1978ko Espainiako Konstituzioaren babespean.

Gernikako Estatutua gaur egun euskal gizartearen baitan lortutako akordiorik zabalenaren adierazgarria da.

Esparru horretan, historian lehen aldiz, arabarrek, gipuzkoarrek eta bizkaitarrek antolaketa instituzional berbera dugu, eta horri esker, euskal autonomia garatu ahal izan da.

Hori dela eta, uste dugu ezberdinen artean Autonomia Estatu berria egiteko lortutako ituna (euskal gizarte osoak erreferendumaren bidez onartutakoa) dela gaur egun Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren artean batasuna eta kohesioa erakusten duen froga agerikoena. Horrenbestez, egun horrek adierazten du argien euskal gizarte osoaren ahalik eta adostasun maila zabalena eta batasuna.

JUSTIFIKAZIOA: koherentzia gainerako zuzenketekin.

 

KENTZEKO 3. ZUZENKETA 

Proposatzen da Lege Proposamenaren lehen artikulua kentzea. Honako hau dio, hitzez hitz: 

Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna, joko da Euskadiko Eguntzat. Egun horretan, ondorio guztietarako, jaiegun ofiziala izango da Euskal Autonomia Erkidegoan, lanegunak barne. 

JUSTIFIKAZIOA: “Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak” taldeak proposatzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren jaieguna Legebiltzar honetan ordezkaritza duten talde politiko guztien artean adostutako eta erabakitako eguna ezartzea. Hala, helburua da jaiegun gisa aukeratzen den egunak euskaldunen gehiengoa ordezkatzea, Euskadin presentzia duten hizkuntza ofizialak ezagutzen dituzten edo ez alde batera utzita.

 

GEHITZEKO 4. ZUZENKETA 

Proposatzen da lehenengo artikulua aldatzea, eta honela idatzita geratzea: 

  1. «Día del País Vasco-Euskadiko Eguna» urriaren 25a izango da, Gernikako Autonomia Estatutua onartu zeneko urteurrena. Jaiegun ofiziala izango da ondorio guztietarako, baita lanegunetan ere, Euskal Autonomia Erkidegoan.

JUSTIFIKAZIOA: Talde honek egun hori proposatu du jaiegun gisa; izan ere, uste du data horrek kontuan hartzen duela Gernikako Autonomia Estatutua onartu zeneko egunak Komunitate Politikoan eratzen gaituela.

 

GEHITZEKO 5. ZUZENKETA  

Proposatzen da bigarren artikulua aldatzea, eta honela idatzita geratzea:

 Eusko Jaurlaritzak jaiegun hori ospatzeko beharrezkoak diren akordioak hartuko ditu, eta horretarako egin beharreko ekintza instituzionalak antolatuko ditu.

JUSTIFIKAZIOA: koherentzia gainerako zuzenketarekin. 

 

GEHITZEKO 6. ZUZENKETA 

Proposatzen da Lehenengo Xedapen Gehigarria sortzea. Honela geratuko da idatzita, hitzez hitz: 

Euskal gizarteak Euskal Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutu berria ezartzeko erreferenduma egiten duenean, erreferendumaren data hori ezarriko da Euskadiren eguna ospatzeko. 

Autonomia Estatutu berriaren erreferenduma egiteko dataren arabera, lege honen lehen artikulua aldatuko da horren arabera egokitzeko.

 

JUSTIFIKAZIOAN: helburua da gerora begira jaiegun gisa ezartzea Estatutua erreformatzeko egingo den erreferendumaren eguna; izan ere, uste dugu egun horrek euskal herritar guztiak ordezkatuko dituela.

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

Eneko Andueza