Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Zuzenketak Ezkerraldea, Meatzaldea eta Oarsoaldeako Egoera Soziekonomikoaren Azterketarako Txostenari buruzko Informearen zirriborroan.

 

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako ZUZENKETA hauek aurkezten dizkiote  Ezkerraldea, Meatzaldea eta Oarsoaldeako Egoera Sozioekonomikoaren Azterketarako Txostenari buruzko Informearen zirriborroari. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira:

ZUZENKETAK:

  1. 4. atalean "ONDORIOAK":

1.- Testuan honako paragrafo hau gehitzea: "Aurreko mendeko 80. hamarkadatik, Euskal Autonomia Erkidegoa hainbat desoreka ari da izaten lurraldeari, ekonomiari, enpleguari, hirigintzari eta ongizate sozialari dagokienez. Horiek honako hauek aztertzean egiaztatu daitezke: ondasun-indizeak, per capita errenta, langabezia-tasa, DSBEan babestutako pertsonak, bizi-kalitate eta ongizate-mailak, eta abar.

Desoreka horiek aurreko mendeko 80. hamarkadako industria-birmoldaketan eta petrolioaren krisian dute beren jatorria, eta, urteak igaro ahala gutxitzen joateaz gain, kronifikatzen joan dira urteak pasa ahala eta aurrerantzeko industria-krisiekin. Horren adibide gisa har dezakegu Ezkerraldeak eta Meatzaldeak dituzten egoerak. Bertan desoreka aztarna batzuk daude, baina haien parametroak ez dira zuzendu, nahiz eta administrazioek eremu horietako egoera hobetzera zuzenduta dauden politikak sustatu dituzten (gaur egungo datuen arabera, eskastzat jo dira). Ezkerraldeak eta Meatzaldeak eskualde-mailan antolatutako neurriak behar dituzte udalerriaz gaindiko erakundeen -Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Espainiako Gobernua eta Europar Batasuna- lankidetzarekin, promozioko eta garapeneko honako politika erkide hauek koordinatzeko: industria-lurrena, eskualdetan erreferentziazko sektoreen eskaeretara lotutako prestakuntza-planena, esku-hartze sozialarena eta komunitatearena, etab...”.

2.- “Aukera-proiektuak garatzearen alde egin behar dugu apustu irmoki. Proiektu horiek, hain zuzen, eragina izan duten eskualdeekin adostu behar dituzte, eta enplegua sortzeaz gain, eskualdeko populazioaren kalitatea hobetzen lagundu behar dute”.

3.- “Beharrezkoa da garapen industrialeko, prestakuntzako, esku-hartze komunitarioko eta abarreko politikak koordinatzea”.

4.- Era berean, Erakunde arteko Plan Estrategiko parte-hartzailean eta zeharkakoan “turismoa” atala gehitzea.

  1. 5. atalean -“ IRADOKIZUNAK”:

1.- Hiri-, ekonomia- eta gizarte-berroneratze prozesuei buruz hitz egiterakoan, honako hau gehitzea: “Birgaitzeko kudeaketa-tresnak dituzte, eta horiek sustatu egin behar dira eskualde-esparruko jarduketa koordinatuak burutzeko”.

2.- Trebakuntzaren, prestakuntzaren, talentuaren eta ekitearen aldeko apustuaren atalean, eskola-porrotaren eta ikasketak eta prestakuntza-maila baxuagoko ikasketak uztearen tasa altuen erreferentzia gehitzea. Horretarako, ezinbestekoa da:

* Egoera horren zergatia, eremuko prestakuntza-gabeziak eta egoera horri aurre egiteko beharrezko baliabideak definitzen dituen ikerketa bat burutzea.

* Belaunaldi berrien eta egungo langabetuen prestakuntza hobetzeko planteatu da eremu bakoitzean Prestakuntzarako Prestakuntza Osoko Zentro bat sortzea, Batzorde edo Zuzendaritza Batzorde baten bitartez kudeatuko litzatekeena. Batzorde hori honakoek osatuko lukete: enpresarioek, sindikatuek, Udalek eta Erakundeek –Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiak–. Horrek etorkizunera begira enpresek eskatzen dituzten prestakuntza-mailak, enpresa-beharrak eta prestakuntza-beharrak ezagutu ahal izateko balioko luke.

* Eskola-porrotaren eta ikasketak goiz uztearen tasei aurre egitea; izan ere, horrek prestakuntza-maila baxuagoko herri bat izatea eragiten du, enplegagarritasunari dagokionez, desabantailan dagoena. Beraz, ezinbestekoa da kausak ezagutzea jarduera-plan bat garatu ahal izateko.

* Gazteen eta langabetuen prestakuntza irmoki azpimarratzea. Horretarako, beharrezkoa da Prestakuntza Osoko Plan bat, etorkizunera begira enpresek eskatzen dituzten prestakuntza-mailak, enpresa-beharrak eta prestakuntza-beharrak ezagutu ahal izateko. Plan hori, hain zuzen ere, dagokien eragile guztien lankidetzarekin diseinatuta eta kudeatuta egongo da (enpresarioak, sindikatuak, prestakuntza-zentroak eta erakundeak).

* Funtsezkoa da prestakuntza orientatzea identifikatutako sektore estrategikoen eskaeretara, baita enplegu-hobi posibleak (zilarrezko ekonomia) ere, prestakuntza-aukera guztiak barne hartuz eta inplikatutako eragile guztiek parte hartuz (prestakuntza-zentroak, sindikatuak, administrazioa eta enpresa).

3.- Laguntza-plan bat egitea produktu propioa eta I+G+Bko garapen garrantzitsua duten enpresak kokatzeko, industria berriekiko trakzio-efektu bat burutuko dutenak, alegia.

4.- Eskualdetako promozio turistikoko plan bat garatzea, haien industria- eta kultura-iraganarekin lotutakoa.

Ezkerraldeako promozio turistikoko plan bat garatzea, haren industria-iraganarekin lotuta (eskualdearentzako proposamen kultural, Zorrotzako industria-hondamenak barne hartzen dituena, baita Barakaldoko kaia, Sestaoko labe garaiak, Portugaleteko Industriaren Museoa eta Bizkaia Zubia, Meatzaldeako burdinolak eta antzinako meategiak, eta abar). Plan turistiko hori motor gisa baliagarria izan daiteke eskualdeko udalerrietako merkataritza- eta ostalaritza-jardueraren garapenerako.

5.- Eskualdeko poligono industrialak dauden industria-lurretan eta hirugarren lurretan enpresak ezartzea errazten eta laguntzen duten neurriak garatzea: ibilgetuetan inbertsiorako laguntza-planak, proiektu gakoak eskura, gaur egun eskuragarri dauden lurretan enpresak ezartzearen aldeko programa bereziak.

Erakunde arteko lankidetza erabili gabe dauden lurrak garatzeko eta aukera-lur berriak garatu ahal izateko.

Mugimendu osasungarriagoa eta jasangarriagoa egotea laguntzen duten azpiegiturak garatzea, bidegorri-sarea, eremu bioosasungarriak eta eskualdeko oinezkoentzako ibilbideak zabaltzearen aldeko apustua.

Herritarren zahartze aktiboa sustatzen duten ekintzak bultzatzea”.

6.- Erakunde arteko lankidetza haien erabilerarako prest ez dauden lurrak kudeatzeko eta garatzeko, eta lur horiek lehen bai lehen jarduera ekonomikoa txertatzeko gai diren lurrak bihurtzeko.

6 Bis) Azpiegiturei dagokienez, aipatutako Ezkerraldeako Parke Teknologikoaz gain, partekatutako eskaerak dira honako hauek: hegoaldeko trenbide-saihesbidea, Urbinagako intermodala, Ballontiko ardatza eta Pasaiako badiaren birsorkuntza (portuko eremuaren birdimentsionamendu batekin).

7.- Etxebizitzaren eskaintza publiko bat egiteko koordinatzea, infraetxea amaitzeari zuzenduta, udalerri askotan gertatzen diren eremu degradatuak birsortuz eta hiri atseginagoak eta lagungarriagoak eginez. Halaber, eskaintza hori infraetxea desagertzeri zuzenduta egoteaz gain,eremu degradatuak eta pobrezia ghettoak ezabatzeari zuzenduta dago ere bai.