Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, dispertsio politikak eragiten dituen istripuei buruz. Horretarako, indarrean dagoen erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0106]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, dispertsio politikak eragiten dituen istripuei buruz. Horretarako, indarrean dagoen erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0106]

OSOKO ZUZENKETA: 

  1. Eusko Legebiltzarrak, Espetxeei buruzko Lege Orokorrean askatasuna mugatzen duten zigorren betetzean arroztea ekiditeko aurreikusitakoa betetzea eskatuz, horien birgizarteratze eta birsozializazio printzipioekin bat, adierazten du ez datorrela bat urruntzeko espetxe politikarekin
  1. Eusko Legebiltzarrak agerian jartzen du urruntze politika horren ondorio ekidinezinetako bat dela senide diren presoak bisitatzera doazenek astero joan-etorri asko eta luzeak egin behar dituztela; eta nabarmentzen du kontestu horretan istripu anitz izan direla errepidean. Ildo horretan, elkartasuna adierazten die istripu horiek jasan dituzten pertsonei.
  1. Eusko Legebiltzarrak, indarkeria amaitu ondoren irekitako garai berriaren baitan, beharrezkotzat jotzen du espetxe politika berri bat, ekidingo duena espetxe zigor pribatiboak errotze sozial eta familiarreko lekuetatik urrun betetzea, senideek egin beharreko joan-etorri luzeak amaituz eta birgizarteratzeko bidea lagunduz.