Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urria 2018

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Langile publikoen erosmen ahalmena berreskuratzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0258]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Langile publikoen erosmen ahalmena berreskuratzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0258]

OSOKO ZUZENKETA

1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Administrazio Orokorarren Enplegu Planaren esparruan, eta lege-markoak eskaintzen dituen aukeren baitan, enplegu eskaintza publikorako dagozkion deialdiak -langileen ordezkariekin negoziatutakoak- egin ditzala sektore publiko osoarentzat. Helburua da gaur egungo interinitate-tasa altuak baretzea eta datozen urteotarako beharrezko belaunaldi-erreleboa bermatzea.

2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Mahai Orokorraren baitan, eta indarrean dauden marko legalaren eta aurrekontuaren baitan, langileen ordezkariekin negoziatu ditzala dagozkien soldata-igoerak, bermatuko dutenak zerbitzu publikoak efizientzia-, eraginkortasun- eta kalitate-irizpideak betez ematea, lan- eta diru-baldintza duin eta egonkorrak dituzten langile publikoen bitartez, ondo formatutakoak eta prestatutakoak egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko.