Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote Legez Besteko Proposamenari, iraupen luzeko langabetuak egoki artatzeko talka-plan integrala indarrean jartzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0325]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote Legez Besteko Proposamenari, iraupen luzeko langabetuak egoki artatzeko talka-plan integrala indarrean jartzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0325]

OSOKO ZUZENKETA 

1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala 2017-2020 Enplegu Plan Estrategikoko 5. Ardatzean –lan-txertatzerako pizgarriei dagokionean- jasotako neurriak ezartzen. 

2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Enplegu Plana garatzeko urteroko planetan jarduerak definitu daitezela eta lehentasuna ematea lan-txertatzerako zailtasun handienak dituzten kolektiboen (eta bereziki, langabezian luze daramaten pertsonen) enplegugarritasuna sustatzen eta laguntzen duten horiek.