Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote Legez besteko proposamenari, Industrian emakumeen presentzia areagotzeko beharraz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02/01/0362]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote Legez besteko proposamenari, Industrian emakumeen presentzia areagotzeko beharraz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02/01/0362]

OSOKO ZUZENKETA: 

  1. Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatzen dio emakumeen presentzia jarduera ekonomikoa bultzatzen den enpresa eta erakundeetan areagotzeko eta lan-eremuan emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzeko ekintza plana diseinatu dezala. 
  1. Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatzen dio emakumeen presentzia jarduera ekonomikoa bultzatzen den enpresa eta erakundeetan areagotu eta bisibilizatzeko, administrazio kontseiluetan egoteko eskubidea daukanean ordezkaritza hori parekidea izatea berma dezala.
  1. Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatzen dio emakumeen presentzia jarduera ekonomikoa bultzatzen den enpresa eta erakundeetan areagotzeko, neurri ekonomiko eta sozialak sustatu ditzala, ordainsariei dagokienez berdintasunean aurrera egiteko, enpresetan soldata‑gardentasuna sustatzeko eta soldata-diskriminazioari aurre egiteko.
  1. Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatzen dio emakumeen presentzia jarduera ekonomikoa bultzatzen den enpresa eta erakundeetan areagotzeko, bizitza pertsonala, familia-bizitza eta lan-bizitza bateragarriak egiteko neurriak bultzatzea.