Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote Legez Besteko Proposamenari, migrazio eta aniztasun zuzendaritza beriztua sortzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0269]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote Legez Besteko Proposamenari, migrazio eta aniztasun zuzendaritza beriztua sortzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0269]

OSOKO ZUZENKETA 

1.- Eusko Legebiltzarra bat dator Eusko Jaurlaritzarekin, migraziorako eta aniztasunaren kudekaterako politika transbertsalak ezartzeko premian. Helburua da aurre egitea bizikidetzan eta giza eskubideetan ditugun eta gorantz doazen erronkei. 

2.- Eusko Legebiltzarrak balioan jartzen du Enplegu eta Gizarte Politika Saileko Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak egiten diharduen lana, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetza Idazkaritzarekin erabat koordinatutakoa, elkarrekin lan eginez ikuspuntu transbertsaletik eta aniztasunean giza eskubideak enfoketzekotik.

3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio pertsona etorkinen Integraziorako eta Partehartze Sozialerako Foroko Batzorde Iraunkorraren baitan koordinatu ditzala, bere egungo eskumenen eremuan, aniztasuna kudeatzeko politikak. Helburua da ikuspegi transbertsala eta integrala ematea politika horiei guztiei.

4.- Eusko Legebiltzarrak Estatuko Gobernuari eskatzen dio bete ditzala inmigrazio alorrean transferitu beharreko kontuak, Eusko Jaurlaritzaren 2017ko irailaren 19ko Txostenean –Euskadira eskualdatzeke dauden transferentziak eguneratzeari buruzkoan- adierazita dauden bezala.