Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, 14/1998 Legea, Euskadiko Kirolarena, garai berrietara egokitzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0080]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, 14/1998 Legea, Euskadiko Kirolarena, garai berrietara egokitzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0080]

 

OSOKO ZUZENKETA:

 

  1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Legegintza Egutegian jaso dezala ekainaren 21eko 12/2012 Legea aldatzeko Lege Proiektua bidaltzea, kirolean dopinaren kontrakoa, beharrezkoa Mundu Agentziako Kode berrira egokitzeko, betiere eragile partaideekin elkarlanean.
  2. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio hausnartu dezala Legegintza Egutegian sartzea Euskadin kirolarekin lotutako lanbideak izateari eta horietan jarduteari buruzko Lege Proiektua. Helburua da profesional horien jarduera berme osoz arautzea.
  3. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, Kirol Legearen garrantzia dela eta, tartean dauden eragile guztiekin elkarlanean aritu dadila adostasuna lortze aldera Euskadiko Kirolaren 14/1998 Legea kirolaren ikuspegi osoagora eta kirol eremuko errealitate berrietara egokitzeko prozesuan.