Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Osoko zuzenketa aurkezten diote legez besteko proposamenari, Etxebizitza Legea garatzeari buruz. Horretarako, Ganberan indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0235]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako osoko zuzenketa aurkezten diote legez besteko proposamenari, Etxebizitza Legea garatzeari buruz. Horretarako, Ganberan indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0235] 

OSOKO ZUZENKETA 

1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala etxebizitza publikoaren alorreko aspektu guztiei heltzen (erregulazioa, planifikazioa, promozioa, eraikitzea, urbanizazioa, lurra erostea, esleipena, besterentzea, alokatzea, birsortzea, berritzea eta eraikitako edo urbanizatutako ondarea birgaitzea), modu osoan eta koordinatuan, baliabide ekonomikoak optimizatze aldera. 

2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio bete dezala bai 7.4 artikuluan bai Etxebizitzaren 3/2015 Legeko Laugarren Azken Xedapenean jaso bezala, etxebizitza alorreko baliabideen %80 –birgaitzera bideratutakoak kenduta- alokairu-politiketara bideratzea, eta planifikatuta ekimen publikoko eraikuntza berrien %80 alokairukoa izatea. 

3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, ahalik eta epe laburrenean, Etxebizitzaren 3/2015 Legean aurreikusitako Etxebizitza Hutsen Erregistroa sor dezala, behin Konstituzio Auzitegiak bertan behera uzten duenean egun indarrean duen etena, erregistroari zentzua ematen dioten funtsezko elementuena. Horien artean daude etxebizitza hutsaren legezko mugaketa bera, eta garatutako tresneria prozedimentala eta eskuhartze publikokoa.