Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA aurkezten diote Legez Besteko Proposamenari, Diputatuen Kongresuko Hezkuntzaren aldeko Itun Sozial eta Politikorako Azpibatzordeari buruz. [11/11/02/01/0366]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek, Ganberan indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatuz, ondorengo OSOKO ZUZENKETA aurkezten diote Legez Besteko Proposamenari, Diputatuen Kongresuko Hezkuntzaren aldeko Itun Sozial eta Politikorako Azpibatzordeari buruz. [11/11/02/01/0366]

OSOKO ZUZENKETA 

1.- Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eskatzen dio Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Legea (LOMCE) indargabetu dezala.

2.- Eusko Legebiltzarrak funtsezko deritzo Hezkuntza alorreko edozein Estatu Itunek modu argian jaso eta bermatu behar duela aitortu eta errespetatu egiten direla Euskadiri hezkuntza lege eta eredu propioa egiteko, onartzeko eta gauzatzeko gaitasuna ematen dion berezitasuna eta eskubidea, hezkuntza alorrean eskumenak gutxitzea dakarren neurri oro baztertuz.

3.- Halaber, Eusko Legebiltzarrak baztertu egiten du hezkuntza alorreko edozein uniformizazio- edo birzentralizazio-saiakera. Hori dela eta, salatu egiten du Euskadik alor horretan duen eskumenen eremuko esku-sartze eta inbasio oro, eta arbuiatu egiten ditu hezkuntza alorrean eskumena duten euskal erakundeen erabakien eta arauen aurka  Estatuko Gobernuak jarritako helegiteak.