Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Enplegu-zentro berezien erregistroari buruz. Horretarako indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0256]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Enplegu-zentro berezien erregistroari buruz. Horretarako indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0256]

OSOKO ZUZENKETA

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ahalik eta azkarren onar dezala Dekretua, desgaitasunak dituzten pertsonentzat enplegu politika aktiboak eta programak arautzen dituena eta kolektibo horrek eskatutakoa. Horrela, garatu ditzala kolektibo horren lanpostuak mantentzera bideratutako laguntzen Programa, enplegua sortzeko inbertsio Programa, enplegu-zentro berezien izen-emate Erregistroa eta Lagundutako Enplegu Unitateak. Horiek guztiak kontuan izan behar dira desgaitasuna duten pertsonen ibilbide soziolaborala egoki kudeatzeko.