Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urria 2018

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, ETA erakunde terroristako kide diren pertsonentzako edo bere jarduerekin lotuta egon zirenentzako omenaldiak baztertzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Araudiaz baliatu dira. 11/11/02/01/0296

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, ETA erakunde terroristako kide diren pertsonentzako edo bere jarduerekin lotuta egon zirenentzako omenaldiak baztertzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Araudiaz baliatu dira. 11/11/02/01/0296

OSOKO ZUZENKETA 

  1. Eusko Legebiltzarrak gogoratzen du botere publikoek duten betebeharra, halabeharrezkoa eta geroraezina, terrorismoaren eta giza eskubideen urraketen biktimekiko aitortza, erreparazio eta justizia sentimendua adieraztekoa. Horretarako, jasandako irainak eta eragin lizkiekenak ezabatuz, eta laidoak, umiliazioak eta berbiktimizazioa ekiditeko neurriak hartuz.
  1. Eusko Legebiltzarrak berretsi egiten du biktima guztiekiko aitortza eta elkartasuna, eta konpromisoa adierazten du edozein terrorismo motaren justifikazioa, babesa edo gorespena deslegitimatuko duen memoria eraikitzeko.
  1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala biktimei dagokien egirako, justiziarako eta erreparaziorako eskubideak garatzen, eta beren babesa indartzen berbiktimizazio mota ororen aurrean.
  1. Eusko Legebiltzarrak uste du Memoria eta Bizikidetza Ponentzia dela eremu egokiena bertan adostasuna lortzeko, elkartzeko eskubidea edo adierazpen askatasuna gainditutzen dituzten terrorismoa goratzeko adierazpenen sinbologiak eta jarrerak desagertarazteko neurrien inguruan.
  1. Eusko Legebiltzarrak uste du birgizarteratze-printzipioa kontuan hartu beharra dagoela, bizikidetza ahalik eta normalizatuenerantz aurrera egiteko. Askatasuna kendu dieten pertsonei printzipio hori aplikatu behar zaie, bai zigorra betetzen ari direnean, bai bete ondoren.