Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Hezkuntza sistema hobetzeko paradigma aldaketa bideratzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0242]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Hezkuntza sistema hobetzeko paradigma aldaketa bideratzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0242]

OSOKO ZUZENKETA

  1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio hezkuntza itun bat lor dezala, Euskal Hezkuntza Lege berri bat osatzen amaituko dena. Helburua da euskal hezkuntzaren egonkortasuna eta kalitatea egituratzea eta indartzea, eta hezkuntza sistema osoaren finantzaziorako arau-oinarriak ezartzea.
  1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio kontuan izan ditzala finantzazio-arloan Euskadiko Eskola Kontseiluak egindako Euskadiko Hezkuntzari buruzko azken Txostenean jasotako gogoetak eta proposamenak.