Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Gazte-enpleguari buruz. Horretarako, Ganberan indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0072]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Gazte-enpleguari buruz. Horretarako, Ganberan indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0072]

 OSOKO ZUZENKETA 

  • Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Gazte Enplegu Plan bat bultzatu dezala, aintzat hartuko duena kontrataziorako konpromisodun formakuntza dualerako programak abian jartzea, hezkuntza mundutik lan mundura iragateko bekak, gazteak itzultzeko programak, hala nola ekintzailetza-kultura sustatzea, euskal gazteen enplegugarritasuna eta lan mundura batzea lagunduko duten beste neurri batzuez gain. 
  • Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio gazteen ordezkariekin lanean jarrai dezala, beren enplegugarritasuna hobetzera bideratutako ekimenetan euren iritzia kontuan hartzea lortzeko. Helburua da, guztien artean, ahalik eta eraginkorren izan daitezela.
  • Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio urtean behin Legebiltzarrari jakinarazi diezazkiola prekarietatearen kontra hartutako neurriak, oro har, eta espezifikoki gazteei eragiten diena, dagokien kolektiboen adierazpenarekin, neurri horiek eragindako langile kopuruarekin eta aurretiaz hartutako neurrien ebaluazioarekin.