Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote Legez Besteko Proposamenari, Enpresetako aparteko orduen kontrolari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0352]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote Legez Besteko Proposamenari, Enpresetako aparteko orduen kontrolari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0352]

OSOKO ZUZENKETA 

  • Eusko Legebiltzarrak adierazten du EAEko enpresetan egindako aparteko ordu kopurua murriztea lagungarri izan zitekeela enplegu gehiago sortzeko, eta lan- eta familia-bizitza uztartzen lagunduko lukeela.
  • Eusko Legebiltzarrak adierazten du erakunde publikoek lanean jarraitu behar dutela enpresek langileei ordaindu eta kotizatu gabeko aparteko lanak egiteari uzte aldera. Helburua da langileen lan eskubideak zaintzea eta defendatzea.
  • Eusko Legebiltzarrak aldeko posizioa adierazten du, enpresek eguneko lan eguna erregistratzeko eta kontrol eraginkorrerako sistemak jar ditzaten.
  • Eusko Legebiltzarrak enpresen eta langileen ordezkariei eskatzen die negoziazio kolektiboan bultzatu ditzatela aparteko lanorduak kontrolatzeko neurri eraginkorrak.
  • Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailari eskatzen dio jarrai dezala, Lan Ikuskaritzaren bidez, enpresetan lan eguna kontrolatzeko kanpainarekin, eta bereziki, aparteko lanorduen alorreko legeak betetzeari dagokionez.