Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Emakumeen lan-kolokatasun eta haren ondorioei buruzko azterlan bat egitearen inguruan. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0074]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Emakumeen lan-kolokatasun eta haren ondorioei buruzko azterlan bat egitearen inguruan. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0074]

OSOKO ZUZENKETA

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio:

  • 2017ko lehen seihilekoan bultzatu dezala Enplegu eta Ekonomiaren Berraktibatzerako Programa Marko bat, helburu izango duena langabezia tasak %10 azpitik jeistea egungo legegintzaldiaren amaieran. Langabeziaren kontrako borrokarako politiken markoan, lehentasuna izango dute lan-sartzerako zailtasun nagusiak dituzten kolektiboen (gazteak, 45 urtetik gorakoak, epe luzeko langabetuak, emakumeak eta dependentziadun pertsonak) enplegugarritasuna sustatzeko eta laguntzeko ekimenek.
  • Aipatutako Programa Markoak enplegurako Plan espezifiko bat izango du. Plan horrek jasoko ditu, besteak beste, emakumea jarduera ekonomikoan eta laboralean erabat sartzeko neurriak, Udal eta Eskualde Enplegu Planen bidezko lan-sartzea, enplegurako formakuntza, ekintzailetza, enpresa txiki eta ertainen eta autonomoen babesa, tokiko merkataritza finkatzea eta enplegua sortzen bereziki intentsiboak diren eraikuntzako “Renove” programak.