Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Eduki politiko, zientifiko eta kulturala duten komunikabide publikoetako programetan genero parekotasuna bermatzeko neurriei buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0094]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Eduki politiko, zientifiko eta kulturala duten komunikabide publikoetako programetan genero parekotasuna bermatzeko neurriei buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0094]

OSOKO ZUZENKETA: 

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio: 

  • EITBri gaur egungo balorazio bat eskatu diezaiola EITBn Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II Planari (2015-2018) buruz. Helburua da bere eraginkortasuna diagnostikatzea eta, horren arabera, beharrezkoak baldin badira, beste neurri batzuk diseinatzea eta ezartzea, plan horren helburuak indartzeko. Helburu horiek dira emakumeen eta gizonen partehartze parekidea zuzendaritzan, eta euskal irrati telebista publikoko programen aurkezpenean.  
  • Halaber, Eusko Legebiltzarrak dei egiten die politikako, gizarteko, ekonomiako, kulturako, unibertsitateko eta bestelako eremuetan itzal publikoa duten elkarte eta profesionalei, euskal irrati telebista publikoko espazioetan parte hartzen dutenean gizonen eta emakumeen presentzian oreka lagundu dezaten.