Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Emakumezkoen aurkako indarkeriaren kontrako epaitegiei buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0283]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Emakumezkoen aurkako indarkeriaren kontrako epaitegiei buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0283]

OSOKO ZUZENKETA 

  1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala Genero Indarkeriako Epaitegieentzako espazioak aztertzen, bai mistoak, bai espezializatuak, EAEko Justizia Jauregi guztietan. Helburua da birbanaketak eta espazio-hobekuntzak egitea, ibilbide desberdinduak egite aldera, ekidingo dutenek biktimaren eta erasotzailearen arteko kontaktua. Hori guztia, Biktimaren Estatutuan aurreikusitakoa eta Estanbuleko Hitzarmenean ezarritakoa betetzeko.
  2. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala epaileen, fiskalen, Justizia Administrazioko letratuen, eta Justizia zerbitzuko funtzionarien eta langileen berdintasun alorreko lana kualifikatzen, Genero Indarkerian parte hartzen duten operadore guztien sentsibilizazioa indartze aldera.
  3. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai ditzala indartzen arreta letratu espezializatuko zerbitzuak, eta bereziki, Indarkeria Txanda, deklarazioetan atzerapenak eta luzamenduak ekidite aldera.
  4. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala jarduera protokolo guztiak aztertzen eta berrikusten, hartu-eman errazak ahalbidetzeko Epaitegiekin, auzitegiekin, ministerio fiskalarekin, Jaurlaritzako beste sailekin, foru aldundiekin eta Eudelekin. Helburua da biktimarekiko arrera eta erantzuna hobetzea, efizientzia eta berehalakotasuna bermatze aldera.