Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Euskal enpresei emandako finantzazioaren gardentasunari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0275]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Euskal enpresei emandako finantzazioaren gardentasunari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0275]

OSOKO ZUZENKETA 

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio 

1.- Enpresa txiki eta ertainentzako finantzazioa indartu dezala Elkargi, Luzaro eta Finantzen Euskal Institutuaren bitartez, tresna horien garapenean europar erakundeen inplikazioa optimizatuz.

2.- 250 MM euroko inbertsio-funtsa egituratu dezala (onetsi berri den 2017-2020 Industrializazio Planean aurkeztutakoa), zalantzarik gabe jardun dezan bokazio industrialaz, ekonomiaren garapenerako gaitasunez eta enplegua sortzeko borondatez.

3.- Egun dauden industriak laguntzeko programak eta tresna finantzarioak berrikusi ditzala, eragile ekonomiko eta sozialekin elkarlanean. Helburua da horien eraginkortasuna areagotzea egungo eta etorkizuneko enplegua finkatzeko, enpresa txiki eta ertainei kreditua bermatuz eta sektore estrategiko eta iraunkorretan inbertsio produktiboa sustatuz.